inprimatu
Gurutze ondoan
Izenburua:
Gurutze ondoan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
51.zk.
Orrialdea:
42

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gurutze ondoan

 

 

 Ama zegon negartua

 Gurutz-oņak iltzatua

 Semia zagonian.

 

 Beraren gogo gaixua

 Gaitz-naigabez illundua

 Ezpataz zaurtu zuan.

 

 ­Oi zeiņ illun, zeiņ atsege

 Izan zan orduan Seme

 Bakarraren Ama ura!

 

 Minduna zan Ama Miren

 Ikustian Semiaren

 Ainbat neka ta aidura

 

 ¨Adiaka nor ez dari

 Beiratu-ta Ama onari

 Ainbesteko miņakin?

 

 ¨Nor ez dago gogoilluna

 Ikusita Ama kuttuna

 Itziriz Semeakin?

 

 Bere umien gaitzagatik

 Lekus Josu oņazturik

 Eta zigorpetua.

 

 Lekus Seme maite uraxe

 Alaz iltzen, utzi arte

 Azkenikan gogua.

 

 Iya, Amatxo, sendo-indarraz

 Emaidazu miņa, adiaz

 Egoteko zurekin.

 

 Josu nere biotzari

 Kristo maite ta pozgarri

 Beretzat izan nadin.

 


inprimatu