inprimatu
Gurutze bidea
Izenburua:
Gurutze bidea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
40.zk.
Orrialdea:
58-59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gurutz-bidea

 

 

 I

 

 Zeiņ esker gaistokuak

 Jesus ain esturik;

 izango da zuretzat ona

 damuturik izango da

 zuretzat ona damuturik

 

 II

 

 Sorbaldan arturikan

 Gurutze astuna,

 Gure Jesus maitea

 Iltzera dijoa.

 

 III

 

 Gurutzian pixua

 Ezin eramanik

 Eman dide lagun bat

 Gaizki nai izanik

 

 IV

 

 Agertzen zaio Ama

 Negarrez bidean:

 Ai! ­zer atsekabeak

 Bien biotzean!

 

 V

 

 Simon Zirinetarra

 Artzen dute lagun;

 Gurutzea eramaten

 Ikasi dezagun.

 

 VI

 

 Pekataria non da

 Zure errukia

 Jesus'i garbitzeko

 Malkoz arpegia?

 

 VII

 

 Gure gaiztakerien

 Pisuaren pisuz

 Bigarren aldiz emen

 Erori da Jesus.

 

 VIII

 

 Jerusalengo alabak,

 Ez niri negarrik;

 Negar egin zazute

 Pekatuak gatik.

 

 IX

 

 Ainbeste neke-miņez

 Auldurikan jauna

 Irugarren aldian

 Emen jo du lurra.

 

 X

 

 Guztien aintzinean

 jantzia kendurik

 Geratutzen da Jesus

 Guztiz lotsaturik

 

 XI

 

 ­O Jesus! gurutzean

 Nik zaitut iltzatu;

 Nere gaiztakeriak

 Barka zazkidatzu.

 

 XII

 

 Eguzkia ilundu da,

 Lapur biren erdian

 Iltzera naramate

 Josita gurutzian

 

 XIII

 

 Semearen gorputza

 jetxi dutenean,

 ­Ai zer ezpata daukan

 Amak biotzean!

 

 XIV

 

 Eortzi dutenean

 Jesus'en gorputza,

 Itxaso samiņa da.

 Amaren biotza.

 


inprimatu