inprimatu
Gurutze bidea
Izenburua:
Gurutze bidea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
27.zk.
Orrialdea:
30-31

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gurutze bidea

 

 

 1.ª

 

 Gurutzean ilgarri

 Utzi dute Jesus:

 Gure gaizki guztiak

 Barkatu izkiguzu.

 

 2.ª

 

 Gure gaizkin ordaña

 Lepoan derama

 Jarrai bere aztarnaz

 Nai ba-uzu zerura.

 

 3.ª

 

 Lurrari ezarri-ta

 Jesus ikus zazu:

 Ez geiago okerrik;

 Biotzez damutu.

 

 4.ª

 

 Amarik Gozoena,

 Nor bilatzen dezu?

 Ara, zure Semea,

 Orra zure Jesus.

 

 5.ª

 

 Jauna, bataiatu naiz

 Zuri jarraitzeko:

 Gurutze ta nekeak

 Neregan artzeko.

 

 6.ª

 

 Zure irudi maiteaz

 Ezin nadin aztu

 Nere biotz erdian

 Ezarri ezazu.

 

 7.ª

 

 Jesus erori zaigu

 Berriro lurrera:

 Ez al zera itzuliko

 Berritik gaizkira.

 

 8.ª

 

 Zugatz ezea, Jaunak,

 Ain zigortu ba'du

 Zu, zur igar orrekin

 ¨Zer egingo ote du?

 

 9.ª

 

 Gogora ekar zazu

 Gaizkien astuna,

 Iru bider bota du

 Lurreraño Jauna

 

 10.ª

 

 Bulutsik lotsaz dago

 Jaungoiko Semia:

 Ez iñoiz ere erantzi

 Jainkozko jantzia.

 

 11.ª

 

 Gurutzan josi dute

 Jaungoiko bildotsa:

 Josi goiko bildurrez

 Gogo ta biotza.

 

 12.ª

 

 Il da Jesus Gurutzan

 Bizitza bera il da,

 Il-ta irabazi digu

 Betiko bizitza.

 

 13.ª

 

 Amak seme il berria

 Besoetan dauka:

 ¨Ta ez al zaizu urtuko

 Biotza negarka?

 

 14.ª

 

 Ona nere biotza

 Ama txit mindua;

 Sartu onen barruan

 Gorputz ubeldua.

 


inprimatu