Gure Jesus
(Batzu) 1.
Gure Jesus ¿nora zoaz
ain tristea gugatik?
¿Gurutzean il näi duzu
pena latzez beterik?
(Guziak)
Damuz nago, urriki dut
zaudelakoz gugatik.
2.
Gaizkigile bat bezala
zituzte ezartzen loturik,
bai-ta ere kondenatzen
Barrabas libraturik.
Damuz nago, etc.
3.
¡Jesus onäin dolorea!
zaude ia kargaturik
gurutze sandu ongi pizuas
iltzeko gortan xosirik.
Damuz nago, etc.
4.
Zuräin pean ene Jesus
ikusten zitut penaturik,
dolugarri zaude bada
lurreräino eroririk.
Damuz nago, etc.
5.
Ama-semeak, bi amanteak,
daude beira arriturik,
gau da pousu dolugarria
bertze guzien gäinetik.
Damuz nago, etc.
6.
Zirineo bat eman dauzute
lagun zitzan atzetik,
ez konpaslos baia bai
doble pena ziten gatik.
Damuz nago, etc.
7.
Dauka aurpegia Jesusek
izerdi odolez beterik,
oial batez garbitzen du
Beronikak bakarrik.
Damuz nago, etc.
8.
Berriz ene ere Jesus
gurutze orrek benziturik
zaude penas ene amantea
lurreräino eroririk.
Damuz nago, etc.
9.
Jesusek erraten daugu
onen penez ez ezik
bai ta ere gauren kulpez
damu giten gogotik.
Damuz mayo, etc.
10.
Gau da, Jauna, irurgarrena
zirela erortzen kasi ilik,
¿zure gala ikusteko
nork izäin du biotzik?
Damuz nago, etc.
11.
Fierei ere egin ezluketena
egiten dakote Jesusi:
mundu guzia beztitzen duena
uzten dute biluzirik.
Damuz nago, etc.
12.
Ikus dezazu, bekataria,
baldin baduzu biotzik,
zuregatik gurutzean
iltzes Jesus xosirik.
Damuz nago, etc.
13.
Pensa zagun artu däiken
bekatuan gustorik,
bekatuaz il-ondoan
gauzkiena bizirik.
Damuz dago, etc.
14.
Zure penek ¡o Maria!
ia ezdute naurririk:
seme bat izaki eta
beira zaude gäizki ilik.
Damuz nago, etc.
15.
Bizian eta eriotzean
ez duzu penas igualik
eta oräi obri batean
zaude Jesus ortzirik.
Damuz mago, etc.
Orai, kristioak, pentza zagun
gau izan dela gugatik
eta gontäik atra zagun
zer zor dugun Jesusi.
|