inprimatu
Gure euskera maitea
Izenburua:
Gure euskera maitea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
38.zk.
Orrialdea:
231

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure euskera maitea

 

 

 1

 

 Euskaldun jaio nintzan, euskaldun azi,

 euskera utsik amak zidan erakutsi;

 euskera laztan maite, zabiltz nigaz beti,

 euskera il ezkero, ez det nik nai bizi.

 

 2

 

 Ba-dira gure errian gauz bikaiņik asko,

 zeru ederra goian, mendik orriz oro,

 eskui bira ezkero, or urdin itxaso,

 baņa oien gaņetik, geure euskera dago.

 

 3

 

 Izarretan ostera, euzkia nagusi,

 gure gauzetan ere, nork ukatu guri?

 aurretikoen izkuntz maite izango beti.

 ¨Nun aurkitu izkuatzik berau beziņ ezti?

 

 4

 

 Gozoa dalarik-da, guztizko zintzoa,

 izkera guztietan, lendabizikoa;

 bere egille dala gure Jaungoikua,

 argatik da euskera birau gabekoa.

 

 5

 

 Nagusi eta buru dala egiazki,

 egin izan diote, ixekarik aski;

 erabilli ere bai, etsaiak, txit gaizki,

 baņan orain guztiak azpian daukazki.

 

 6

 

 Naiz joan batera, ta naiz joan bestera,

 nun nai aurkitzen da, argiro euskera,

 eman biar diogu, zor zaion eskerra,

 bestela, gu beraren semeak ez gera.

 

 7

 

 Euskera piztea da, erdaldunen miņa,

 ez dakit nundik duten orrelako griņa;

 mundu guztian dago, sustraiak egiņa,

 itz egiten zalako bera, txit antziņa.

 


inprimatu