inprimatu
Gure euskera ederra
Izenburua:
Gure euskera ederra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
41.zk.
Orrialdea:
274

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure euskera ederra

 

 

 Aitorren izkuntz zarra

 nai dega zabaldu,

 munduaren aurrean

 gizonki azaldu;

 baldin gure zaņetan

 odolik ba-degu,

 euskaldunek euskeraz

 itz egin bear degu.

 

 Lendabiziko itzak

 aurtxo nintzanian,

 amaren besoetan,

 bular barrenian,

 itzok esan zizkidan

 izketa garbian:

 Gorde euskera, semetxo,

 biotzan erdian.

 

 Ez daukagu euskera

 lotsaz baztartzeko,

 ainbat gutxio, berriz

 oņazpiratzeko;

 Jainkoak eman zigun

 euskaldunontzako,

 Jaunan lege santua

 ez gaude ukatzeko.

 

 Zein izkuntza ederra

 euskera guria,

 iņoiz ez det arkitzen

 beste bat obia;

 usai gozo-dun izkuntz

 txukun da garbia,

 biraurikan ez duan

 izketa maitia.

 

 Amatxok esan zidan

 eriotz aurrean,

 Agur, seme laztana,

 laister naiz lurpean,

 euskeraz otoitz egia

 nere lur gaņean,

 euskeraz nai det entzun

 zeru ederrean.

 

 Ama, erantzun nioa,

 zure lur gaņean,

 belauniko jarrita,

 otoitz egitean,

 euskeraz egingo det

 goiz ta arratsaldean,

 biok zaudetelako

 nere biotzean.

 

 Etsaiak aurka dabiltz

 euskerarengatik,

 len, orain eta beti

 guztiz aspalditik;

 lurperatu nairikan

 antziņa-antziņatik,

 ez dute ori lortuko

 iņungo aldetik.

 

 Euskera galdutzeko

 ez dago bildurrik,

 munduan ez da sortu

 ortako indarrik;

 sasi-jakintsu asko

 dabiltz galdu nairik,

 asmo txar oiek danak

 dirade alperrik.

 

 Goratu dezagun, ba

 euskera laztana,

 gure asabengandik

 ikasi genduna;

 pozgarrizko izkuntza

 maitatzen deguna,

 biotz naigabetua,

 sendatzen diguna.

 

 Gora euskera maite

 zoragarriena!,

 euskaldunen artean

 maitagarriena;

 munduan sortu zanik

 izkuntza zarrena,

 gora ta gora beti

 gure euskera ederra.

 


inprimatu