inprimatu
Gure Errege Luis lenbizikoaren eriotzean
Izenburua:
Gure Errege Luis lenbizikoaren eriotzean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
460-462

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gure Errege Luis lenbizikoaren eriotzean

 

 

 1.

 

 Errege bat zerutik

 Madriden agertu zan,

 Nola noizbait Aingeru

 Eder bat gertatzen da.

 

 2.

 

 Elurrez ta karmiņez

 Edertzen aurpegia,

 Periak, ta rubiak ere,

 Nork geyago zebiltzan.

 

 3.

 

 Zuen isurtzen galanki

 Txit argizko itxaso bat,

 Zergatik zeruko gauzak

 Ez oi datoz bestela.

 

 4.

 

 Gipuzkoan goraturik

 Mendiak emen gaņian,

 Bera ikusteko luzatzen

 Zuten lepo gogorra.

 

 5.

 

 Jakiņez piztutzen zala

 Lengo urrezko edadea,

 Geldituko ezta nigatik

 Zion mendi bakoitzak.

 

 6.

 

 Nai zuen mendi edozeņek

 Potosi bezela izan,

 Ez nai burnia Emanik

 Baizen Ofirko urrea.

 

 7.

 

 Baņa Zeruak goizegi

 Dio, Luisez asko da,

 Bada Errege agertu danak

 iraun du asko lurrean.

 

 8.

 

 Esferak eraman digu

 Ganbara urdin artara,

 Ezta ikusten, baņa agitz

 Sentitzen lajatzen da.

 

 9.

 

 Espaņa ilunbean dago

 Nola eklipse zikiņák

 Eguerdian kentzen dio

 Eguzkiari argia.

 

 10.

 

 Nola dan ikusten maiz

 Soro eder, loredun bat

 Ipar eri gaitzarekin

 Lore gozoen obiya.

 

 11.

 

 Burni-edadea berriz

 Dator zori gaistoan,

 Urre oriyak kendurikan

 Burnidun antz ilunak.

 

 12.

 

 Zeruak erakasten digu

 Ezin bizi direla

 Ondasunak luzaro

 Ezpada euren errian.

 


inprimatu