inprimatu
Guernicaco arbola
Izenburua:
Guernicaco arbola
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
84.zk.
Orrialdea:
4

Guernicaco arbola

 

 

 1

 

 Guernicaco haitza gure bandera da;

 Zeluetara dino heltznedu kascoa;

 Lurrearen zolara barnatzen erroa;

 Odol garbienac lotaraazi hura!

 

 2

 

 Ehun orzantz colpe ukhantu zelutic,

 Ipharra yeutsida zafraca bortutic

 Haitz horren khenzeco bai batian errotic,

 Bainan hori bethi egoitenda chutic.

 

 3

 

 Zunbat etsai dire hain moluz erori?

 Zer lelo handia dugu irabazi

 Guernicaco haitza gure aintzindari!

 Indar emaitendu harec bihotzeri!

 

 4

 

 Ez! Guernican dagon haitzaren gainetic

 Mundu huntan ezda arbolebat bezic;

 Calbarioco zura Christoc landaturic!

 Hec biac ez dire oinon eroriric!

 

 5

 

 Batec du erroan Yincoaren odola,

 Odol hura dacot sustengu bat huna;

 Bestiac baduke gure maitasuna,

 Behar baliz ere gure azken hatsa!

 

 6

 

 Arbole saindu hac gintien beiratzen,

 Yenderi zuzena bai ere emaiten,

 Gure ber, ordian, Eskualdunac ginen;

 Berriz dembora hec ez direa yinen?

 

 7

 

 Bizida oraino Eskualdunen mota.

 Loac badu bethi, bai! iratzarzia!

 Zorrosteco gure ezpaien burdigna

 Badugu herrian Rolandoin harria!

 

 8

 

 Ez! gure arbola ez hiz aihartuco!

 Adar gorac ditue oinon ostatuco

 Mendien gainetic berriz hedatuco,

 Eskualdun guzien libro ezartzeco.

 


inprimatu