inprimatu
Gudaritzari buruz
Izenburua:
Gudaritzari buruz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
763.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gudaritzari buruz

 

 

 Mila bederatzirehun hirurogei ta

 hamazazpiko urtian

 Hementxe gaude oso urruti

 Kasereseko partian.

 Garbi esanda guretzat hain den

 hain paraje arlotian

 berriro zoriona izango da

 gure Euzkadira joatien.

 

 Bertso batzu bidali nahi ditut

 gudaritza gai hartuta

 ixilik ezin daiteke egos

 txerritegi hontan sartuta.

 Orain sasien bizi gerade

 paradisuan sortuta

 hutsa da gure gustoz bageude

 baina gaude behartuta.

 

 Pasadu anai ez dago bate

 gauza hau esan beharrikan

 hemen gauden denbora hontan

 gabiltzela alferrikan.

 Salduta gaude ta ekarri ginuzen

 honuntza beharturikan,

 gustora ez negon jokuan ez det

 aurkitzen zorionikan.

 

 Aspalditxoan hainbeste egun

 triste ditugu pasiak

 gutxitan gabiltz ondo janda ta

 gehientsuneten gosiak.

 Orain esango ditut nolakok

 diren janari klasiak

 txorixo erdi ustelak ata

 patatak gaizki egosiak.

 

 Oso goguan hartu izan dut

 lehengoan honek esana

 gai honi buruz mintza zitzaigun

 lehengo baten kapitana:

 Mugaz haruntza bidaliko zula

 espainol senti etzana

 esan gabean gelditu nintzen

 gustora esango niona.

 

 Sineste ote zunn han bazegola

 espainol sentitze etzanik

 amorru biziz ni egon nintzen

 egia garbi esanik.

 Esaten nuen hemen ez zegok

 gizatesun ta gizonik

 ni espainola nola juzgatu

 hain euskalduna izanik.

 

 Penagarria hau da beneten

 gogoz kontra egotea

 galerazi dago gainera

 gauzak garbi esatea.

 Ia bagoaz trapu zahar honi

 laister jusku egitea

 gonbitaurea ia ematen dit

 horri muxu ematea.

 

 Dena ez al da izango behintzat

 egiten dena kalterako

 zerbait bentaja uste det honek

 beduela gerorako.

 Gudari batzu egingo gara

 hemendik kalterako

 goardi polizik erue egon leizke

 gu goezenerako.

 

 Urruti gaude boina iritxi de

 guganaino albistia

 bota dutela bota behertzen

 ala moduzko piztia.

 Batzuentzako ohi izango zan

 hemen notizi tristia,

 nahiago nuke holako pistik

 danak eroriko balira.

 

 Gai hontaz ia bukatzeako

 hemen pena ematen dik

 gehiago ere beste egun baten

 bialikoizkian oraindik.

 Nere gorputza hemen egon erren

 pentsaera beti hor dik

 Euzkadi osoai besarkada bat

 bidaltzen dizut hemendik.

 


inprimatu