inprimatu
Gorde euskera
Izenburua:
Gorde euskera
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
39.zk.
Orrialdea:
246

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gorde euskera

 

 

 1

 

 Gure asaba zarren odola

 daukogun arte zañetan,

 agertu daigun euskaldun antza

 gure arazo danetan,

 euskera zarra egarriz ito

 ez dedin legorte onetan.

 Egarri ori, ase daiogun

 maite ba'dogu benetan.

 

 2

 

 Itzak bakarrik indarge dira,

 egipenak ziñaldari,

 nor zelako dan bere egipenak

 erakusten dabe argi.

 Euskaldun batek Euskalerrian

 beti erderaz ba-dagi...

 alperrik esan: SOY VASCONGADO

 erdeldun utsa dek ori.

 

 3

 

 Jainkoak nai du mintza-gaitzala

 bakoitza bere izkeraz;

 Alemanian alemanez eta

 Prantzian beti prantzeraz,

 Gaztelan berriz erderaz;

 zergaitik ez guk euskeraz?

 gure izkuntz maite onek ezpadau

 zer ikusirik bestegaz?

 

 4

 

 Ez dago emen zuri ez beltzik

 ez dago politikarik,

 euskaldun orok euskera-alde

 egitia da bakarrik.

 Ez daigun iñoiz ostikopetu

 Jaungoikuaren gurarik:

 euskaltzaletu gaitzan, ba, danok

 iñor be geratu barik.

 

 5

 

 Ikasi daigun erdera, prantzez,

 naiz inglesen elia,

 ikaste ori ontzat daukogu,

 baña lenengo GURIA.

 Izkuntza danak gurgarri dira

 aitortu nai det egia;

 guretzat baña, gurgarriena:

 Euskera maitagarria

 


inprimatu