inprimatu
Gora Franzisko Jabier
Izenburua:
Gora Franzisko Jabier
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
85.zk.
Orrialdea:
1

Gora Franzisko Jabier

 

         (Larregla'ren eresiaz.)

 

 Gora dezagun guztiok

 Franzisko Jabier Deuna

 Jainkoarentzat ainbat erri

 Irabazi zuena.

 Gurutze bat eskuetan

 Arturik, ibilltzen zan

 Sinismena zabalduaz

 Fedegaben artean.

 Euskaldunak! Gora beti!

 Gora Franzisko Jabier!

 

 Artu zuen Inazio

 Aitatzat zorionez

 Geroztik ez du Franziskok

 Jauna baizik billatzen:

 Nekerik aundienetan

 Zebillen beti pozez

 Bere biotza suturik

 Jesus'en maitasunez.

 Euskaldunak! Gora beti!

 Gora Franzisko Jabier!

 

 Loyola'ko Inazio'n

 Seme maite-maitena

 Jesus eta bere Amaren

 Maitale gartsuena,

 Mundu berriak zeruronz

 Zuzendu zituena,

 Gora Jabier misiolari

 Berdinik ez duena.

 Euskaldunak! Gora beti!

 Gora Franzisko Jabier!

 


inprimatu