inprimatu
Goizian goizik jeiki nunduzun, ezkuntu nintzan goizian
Izenburua:
Goizian goizik jeiki nunduzun, ezkuntu nintzan goizian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
405

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Goizian goizik jeiki nunduzun, ezkuntu nintzan goizian

 

 

 Goizian goizik jeiki nunduzun, ezkuntu nintzan goizian;

 Bai eta ere zetaz beztitu ekia jeiki zenian.

 Etxek'andere zabal nunduzun eguerdi erditan,

 Bai eta ere alarguntsa gazte ekia sartu zenian.

 

 -Mus de Irigaray, ene Jaona, altxa izadazut buria,

 ¿Ala dolutzen ote zaizu enekila ezkuntzia?

 -Ez, ez, et zitadazu dolutzen zure espusatzie,

 Ez eta ere doluturen bizi nizano, maitia.

 

 Nik banizuun maitetxo bat mundu ororen ixilik,

 Mundu ororen ixilik eta Jinko jaonari ageririk;

 Buket bat igorri ditadazut lili arraroz eginik,

 Lili arraroz eginik eta erdia pozuaturik.

 

 -Zazpi urtez etxeki dizut gizon ila kanberan;

 Egunaz lur otzian eta gayaz bi besuen artian,

 Zitru-urez ukuzten nizun astian egun batian

 Astian egun batian eta ostirale goizian.


inprimatu