inprimatu
Goazen, goazen guztiok kooperatibara
Izenburua:
Goazen, goazen guztiok kooperatibara
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
326.zk.
Orrialdea:
2

 Goazen, goazen guztiok Kooperatibara,

 Etxean bear deguna bertatik erostera,

 Joaten bagera beste alde batera,

 Ezin etorriko gera dirua artzera.

 

 Igaroko dira sei illabete,

 Zuek zintzo etortzen ezbazerate.

 Orduan ezer izango ez dezute,

 Ta geratuko zerate danok triste triste.

 

 Ez ba zeon buruak ain erras engañatu,

 Nai badezute emen zerbait artu,

 Iñora joaten ez deskuidatu,

 Bestela egingo zatzute ondo damutu.

 

 Kooperatiba au jartzian iñork etzuan uzte

 Emango zanik emen orrenbeste.

 Esaten zuten eze: or ikusiko dezute,

 Aurrean dabilzanak dana jango dute.

 

 Ikusi da ordea ezdala gertatu,

 Egin zuten bezela gaizki juzgatu,

 Baña naiago degu ez duten asmatu,

 Eta guk egiten diegu biotzez barkatu.

 

 Aurretik kenduta ematen omen degu,

 Kanpotik beintzat ala aditzen degu,

 Kendu gabe iñork ematen badigu,

 Bertara joateko pronto gera gu.

 

 Kesdu ta ere ez dute batzuek asko ematen

 Eman ezkero ezbaita izaten,

 Orregatik da errezago esaten,

 Miraririk berriz ez degu iñork egiten.

 

 Baña norbaitek geiago eman nai badu,

 Zeñek artua izango du,

 ¡Ai! emate orrek engañatzen du,

 Bañan ez ordea ematen ezpadu.

 

 Geuk aurretik kentzen badegu,

 Atzera zerbait ematen degu,

 Ta gañerakoa gorde egiten degu

 Gordetzen dana berriz or izango degu.

 

 Orrek du bada aundia grazia,

 Ainbeste igarri gabe berai kentzia,

 Ematen ez dana ondo gordetzia,

 ¿Zer nai dezute ba geiago egitia?

 

     (Jarraitzeko)

 


inprimatu