inprimatu
Gizona, non dek zuurtzia
Izenburua:
Gizona, non dek zuurtzia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1920
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
26

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizona, non dek zuurtzia

 

 

 Mundutar, atsegin loietan

 Ondatua.

 Auxe euki zak ire gogoan.

 Gogortua;

 Oroi adi il bear aizela

 Azkenean

 Biar, aurki izan aitekela

 Lur barnean.

 

 Aberatsa, ire diruak

 Itxutzen au;

 Agintza zoroez munduak

 Zoratzen-au;

 Asi adi txoraldi ortaz

 Lotsatutzen

 Baita benetan eriotzaz

 Bildur artzen

 

 Gazte zoro, apaindurari

 Ain emana,

 Josia iduki zak gogoan

 Il-obia;

 Eriotza utsalkeriaz

 Dek nausatzen

 Arroputzen atzemateaz

 Duk jostatzen.

 

 Salerosle diruzalea

 ezerk-ere.

 Mundu ontan ezin asea

 Iñoiz ere;

 Aurki putzu bat emango zaik

 Egongutzat;

 Bi beso lur izango dituk

 Ondasuntzat.

 

 Nekazaria, alper-alperrik

 Aiz nekatzen

 Maiz eriotza duk bet-betan

 Guganatzen

 Azaroan ik bear dituk

 Egin lanak;

 Oiñordeak bilduko dizkik

 Arnariak.

 

 Ainbat ersturetan abillen

 Mariñela;

 Laster agian atzemango

 Aute uginak;

 Urpean edo legorrean

 Aiz galduko;

 Bizia zaik, muga danean

 Akituko.

 

 Bat etzayo eriotzari

 Galdituko

 Zorrozki dio bakoitzari

 Ark elduko:

 Badaramazki erregeak

 Jauregitik,

 Eziduki ta onbearrak

 Etxolatik.

 


inprimatu