inprimatu
Gernika'ko arbolari zortziko
Izenburua:
Gernika'ko arbolari zortziko
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
434

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gernika-ko arbolari zortziko

 

 

 AZALBIDETUA

 

 ĄAgur, Gernika-Aritza,

 Agur da osasuna!

 Izarrez-gaiņ alchatu

 Gurutze-orriduna;

 Sustrayak zabaldurik

 Lur-danen barruna,

 Esan "Libre izan bedi

 Erri Euskalduna."

 

 AZALBIDEA

 

 Esan beza edozeņek

 Bada Fededuna,

 Maitaturik egia

 Dan libretasuna,

 Jainkoaren Semeak

 Ekarri ziguna,

 ĄAgur Gernika-Aritza,

 Agur da osasuna!

 

 Itzez, soņuz eskribuz

 Goitu aldeguna

 Euskaldunen Lauburu

 Guztiz ezaguna,

 Garaimen audienak

 Eman dizkiguna

 "Izarrez gaiņ alcharu

 Gurutze orriduna.

 

 Sartu biyotzetara

 Maitatzen deguna

 Libretasun Zeruko

 Landare biguna,

 Lora dedin arbola

 Karidade-duna

 Sustrayak zabaldurik

 Lur-danen barruna.

 

 Gorderik Erlijio

 Bakar-Jainkoduna,

 Gure aiton prestuben

 Legedi kutuna

 Ta ayek itzegin zuten

 Euskara eztiduna.

 Esan "Libre isan bedi

 Erri Euskalduna.

 


inprimatu