inprimatu
Gerla
Izenburua:
Gerla
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1915
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1444.zk.
Orrialdea:
1

Gerla

 

 

 1

 

 Ez gare guti hemen persuez gozatu,

 Hain ederki denean jauntto bat mintzatu.

 Zahartu, bainan guti hargatik zentzatu,

 Gogoz gazte dagonak nahi du jostatu.

 

 2

 

 Nor ere baita horko koplen egilea,

 Norat nahi jo dezan, badaki bidea.

 Ago, hi, hor lurrean, hegalik gabea.

 Neurthitzaletan zoin duk hoi baino hobea?

 

 3

 

 Erran baizik ez dauku, hau baita lazgarri,

 Nola diren gunak erreketan jarri.

 Bethi han egoitea zoin den estigarri.

 Galtzeko hirriskuan, hil hotz berdin sarri.

 

 4

 

 Bost, sei haurren jabea, behar tokikoa.

 Zoin nekez den urruntzen, bihotzean joa!

 Umek oihuz amari «Aita norat doa?

 Nigarrez eta hipaz, uzten du chokoa.»

 

 5

 

 Egun guziez bada hil eta kolpatu.

 Nola jakin, laguna zer den bilhakatu?

 Esposari diote nunbeitik salatu,

 Berri hits bat hor gaindi dela barreatu.

 

 6

 

 Nork erran zoin den handi haren bihotzmina?

 Zorrozki sarthu zaio arrantze samina!

 Azken orena denetz harendake jina,

 Grinatua dabila, laster desegina.

 

 7

 

 Ostatuko berriak nor nahik badazki,

 Gordetzeko hobeak zonbait eguzki.

 Orai bat ez zinuke mintzo denik gaizki.

 Zer gochoa herrian, agian luzazki.

 

 8

 

 Espantu balin bazen plazan lehenago,

 Ez zinio bat entzun kantuz gehiago.

 Soinulari pollita, nun haiz? Ichil bago.

 Dantzak utzirik behin ez duk kalteago.

 

 9

 

 Zer dik, hik, Etchahun? eta, hik, Otchalde!

 Nehondik ez duk aiphu norbait zuen alde.

 Egin othetutzue persuak debalde?

 Jakin nahian, gaituk hitzño baten galde.

 

 10

 

 Erne bezain biphila frantses soldadoa,

 Etsai guzien gatik aitzina badoa.

 Surat hurbilduz geroz zonbat den beroa,

 Nolaz ez duke noizpait beretzat geroa?

 

 11

 

 Gerlan trebatuz geroz, bego ezkualduna.

 Nork ez du maitatuko holako laguna?

 Jasankorra bertzalde, zainhart bihozduna,

 Nausiak mana dezon hara edo huna.

 


inprimatu