inprimatu
Gaztain-sagardo
Izenburua:
Gaztain-sagardo
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
1

Gaztain-sagardo

 

X.

 

 Pixtu ondoren izkin askotan

 ikatz ta illintxa galantak,

 jatera gatoz, danboliņean

 erre dituzten gaztaņak.

 Eragin! Ekin sartagiyetan!

 Erabil azpi ta gaņak!

 Geroxiago bustiko dira

 txotx berriyetan espaņak.

 

 Sagardo eder, edari goxo,

 Jaunak onuntza egorri

 induan eta, maitatzen aut nik

 bene-benetan edorri!

 Ontzira ator, txinparta-sutan

 orixta edo margorri,

 ene barrenen itotzen dituk

 amaika xomorro-zorri!

 

 Gaztain beroak, irten berriyak

 surtatik errepikorrak,

 jan eta jan-da gelditzen zaiztak

 este ta barren legorrak.

 ŋZeņek leundu jan-da-jandanen

 urdail erdiko konkorrak?...

 Ik, sagardotxo maite orixtak

 ta ire txinparta bizkorrak!...

 


inprimatu