inprimatu
Gaua
Izenburua:
Gaua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
753.zk.
Orrialdea:
35

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaua

 

 

 Gauero, nere etxean,

 gauero, nere gelan,

 ni esnatzen naiz.

 Ohetik altxatzen naizenean,

 nere hezurrak konpontzen dira,

 eta hezurretatik haragia sortzen zait.

 

 Bizi ahal naiz?

 ez dakit leihotik begiratuaz

 pentsatzen jartzen naiz.

 "Norbaitek ikusten baldin banau -pentsatzen dut-

 beldurrez hilko da".

 

 Bai, gorputzez hilda nago -bihotzez ez-.

 Nere sendiak nere hutsunea aurkitzen du.

 Nik berriz, ez.

 Ah! Nor bizi daiteke...! Bai... Nor...

 Eguzkia ateratzen da, joan behar dut.

 Nora ? Ez dakit, ohera;

 Bainan orain betirako da.

 


inprimatu