inprimatu
Gaboneco cantia vizcaitar guztientzat, euscaldun emacume batec ateria 1819.
Izenburua:
Gaboneco cantia vizcaitar guztientzat, euscaldun emacume batec ateria 1819.
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
419-425

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


GAboneco cantia vizcaitar guztientzat, euscaldun emacume batec ateria 1819.garren urtian Abandoco elexatian

 

 

 Sarreria

 

 Vizcaitar sendo

 viotz andicuac,

 iños macurtu ezdiran

 leial, ta senduac!

 Izan zara bai beti

 garbi, ta cintzuac;

 ez zaitube mempetu;

 fede bagacuac.

 

 ZORCICUA.

 

 1.

 

 Urte guztietaco

 betico Lelua,

 da atara biarra

 Gabon Zortzicua.

 Aimbeste cantau dogu

 juan dan urtetan,

 ce, ez daquit cer esan

 gaberdi onetan.

 Pozgarria. Arin, arin Vizcaitarrac,

 guazan guztioc Belena:

 An jaio da gueure jauna

 Angueruben Erreguia

 baita bere Guizonena,

 gure catia guztiac

 urratzera datorrena.

 

 2.

 

 Oraindiño bere nic

 gueratu nai ez dot,

 Cerchubait asmau baga

 gaur baldin albadot.

 Vizcajac emongo deust

 bai materijala;

 izan dalaco beti

 sendo, ta leijala.

 Arin, arin, etc.

 

 3.

 

 Augusto Erromaco

 Emperadoriac

 nai cituban mempetu

 Vizcaico gentiac:

 baña euren indarrac

 ondo ezaguturic

 igues eraguin eutsén

 Vizcaico lurretic.

 

 4.

 

 Alperric gura eban

 Anibal andijac,

 ecer ezetan euqui

 Vizcaico mendijac:

 Beste Gaztelu baga

 gueure basuetan

 coldarturic lotu zan

 ta ondo benetan.

 

 5.

 

 Bere gente arrotza

 noc daique sinistu,

 euscaldunac ebeéla

 aimbeste lotsatu?

 Izanic escubete

 Vizcaico gentia

 bildurrez bete eben

 Erroma guztia.

 

 6.

 

 Cergaitic derichazu

 aimbeste neque lan

 gure erri onetan

 orduban artu zan?

 Gordetearren sintzoro

 Jesusen leguia,

 gure Foru garbijac,

 eta eusqueria.

 

 7.

 

 Erroma izugarri

 Fede bagacuac

 nai euscuzan ecarri

 Jangoico falsuac.

 Ezarri buztarrija

 gueure idunetan

 sartuteco Vizcaija

 Legue barrijetan.

 

 8.

 

 Gure Aasaba onac

 au ezaguturic,

 iños macurtu ez eben

 iñori bururic.

 Alcar ondo arturic

 dinue, lenago

 il senar ta emazte

 azpiratu baño.

 

 9.

 

 Adanegandic ona

 cinuen guc dogu

 Jaungoico bat bacarra

 beti ezagutu.

 Ez dogu bada orain

 bezteric (sic) autuco,

 bera gaitic vizitza

 guc dogu emongo.

 

 10.

 

 Esan descube (sic) sarri

 Igarla Santubac

 bete biar dabeéla

 promes, ta aguindubac.

 Guc icharoten dogu

 Mesias justuba,

 beti eguingo dogu

 bere aguinduba.

 

 11.

 

 Icharopen onegaz

 Gure Gurasuac,

 igaroten cituben

 guiza-aldi osuac:

 neque gogorren beian

 baña sendo beti

 viar bazan vicitza

 emon Jesus gaitic.

 

 12.

 

 Cesar Agustoc eban

 ondo ezagutu

 Vizcaitarren asmua

 eta eban autu,

 baquia esquintia

 bazter chiqui oni

 beragaz izateco

 adisquide beti.

 

 13.

 

 Baquia zabaldu zan

 bazter guztietan,

 eta jaijo zan Jesus

 laster era atan:

 Belengo escapian

 abereen artian.

 Abenduco illaren

 ogueta bostian.

 

 14.

 

 Ce poza Vizcaitarrac

 aguertu zanian

 Izar argui eder au

 illumpe artian.

 Ez ciran azquenengo

 Belena elduten

 Seinchubaren aurrian

 dira auspaztuten.

 

 15.

 

 Derichat naguala

 ni orain entzuten

 Vizcaitarrac orduban

 cer ebén esaten.

 Jauna esango eben

 ara emen gatoz gu

 gueure Jaun, ta jaubia

 nai dogu ezagutu.

 

 16.

 

 Emen gaucazuz bada

 Vizcaitar leijalac

 izan arren zu baga

 ezer ez, ta argalac;

 zure laguntasunaz

 goitu ditubenac

 gente errutsu, azcor,

 ta itzalsubenac.

 

 17.

 

 Izan zaitez zu orain

 gure aguintari,

 ez dogu obeiduco

 iñoz guc besteri.

 Zara zu gure Jauna,

 ta jaube bacarra,

 ez gara macurtuco

 zu gueugaz bazara.

 

 18.

 

 Nun dogu Vizcaitarrac

 orduco fedia?

 Nun gueure garbitasun

 eta sinistia?

 Orain argaldu dira

 alaco vijotzac,

 guizonac emeturic

 dirudije motzac.

 

 19.

 

 Lotsatu biar gueunque

 gomutaz bacarric

 ez daguala orain

 alaco guizonic.

 Viztu gure fedia

 vijotzac sendotu

 ta gauza guztietan

 Jaincua billatu.

 

 20.

 

 Baña ondo bestera

 da orain jazoten

 Jai santu andi onec

 dira igaroten,

 Taberna zocuetan

 jocuan sarturic,

 eta duaz echera

 ondo moscorturic.

 

 21.

 

 Echian eldu eta

 an bere ez baqueric,

 emazte ta umiac

 iguesi echetic.

 Oraingo Gabonetan

 au da icusten dana

 Onetara eldu da

 gure itsumena.

 

 22.

 

 Vizcaico ezaugarrija

 len zan Lamburuba (sic)

 orain esaten jaco

 Curutze Santuba.

 Izurten zan odola

 au ez galtziarren

 orain salduten dabe

 sarri trago baten.

 

 23.

 

 Gure vici moduba

 balebe icusico

 Judegu, ta Heregiac,

 cer leuque esango?

 Dira, esango leuque,

 Jesusen Semiac,

 ala Gentiltzar gueisto

 ta fede baguiac.

 

 24.

 

 Caridadia dago

 guztiz otzituric:

 Ondamuba ugari

 iñun ez baqueric.

 Jesusen Escolia

 ondo jacu aztu

 bideric nasajena

 nai dogu jarraitu.

 

 25.

 

 Gure Asaba zarrac

 viztu al baleitez,

 semetzat ezagutu

 naico ez guinduquez.

 Lotsaz ez leuque naico

 autu gu umetzat

 ez badoguz jarraitzen

 euren lengo oñatzac.

 

 26. Ya bada Euscaldunac

 esnatu gaitian,

 gabizan beti zuzen

 ta sendo Fedian.

 Gueure vizi moduba

 zuzendu bagaric

 ez dogu icusico

 iñoz gauza onic.

 

 27.

 

 Alan eguin ezquero

 Josec, ta Marijac,

 izanic Jesusentzat

 bitarteco andijac;

 jarechico deuscubez

 mesede ugarijac;

 pozez beteco dira

 Vizcaico errijac.

 

 28.

 

 Gure Erregue onac

 Ta emazte cintzuac

 laztanduco ditube

 Vizcaico auzuac.

 Eurac izango dira

 gueure Gurasuac

 ta zainduco descubez,(sic)

 osoro Forubac.

 


inprimatu