inprimatu
Gabon agurra
Izenburua:
Gabon agurra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
460.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gabon agurra

 

 

 Nik neuk banenki bertsoz aritzen,

 aspaldi nintzen horretan.

 Baina ez denak ez du hasterik,

 bidegabekerietan.

 Halare gaurkoz ezin bestean,

 hasi berri naiz bertsotan,

 sail hontako irakurleari nadi

 diot esan hitz bitan,

 heldu direla Gabonak eta,

 hasi gaitezen kantetan.

 

 Gure artean jai onik bada,

 Gabonak dira lehenik.

 Euskal Herrian ez bait da itzali,

 familiaren zentzunik.

 Egun honetan gogoan izan

 etxean baitan ez denik,

 hala beharrez lortu dutenak

 erabat leku ilunik,

 han ez bait dute intxaur

 saltsarik ez aleluya saminik.

 

 Orri honetan egingo dugu

 gure asteko biltzarra,

 zuk eta biok ikus dezagun

 gure herriko beharra.

 Inon eskutan utziez gero alferrik

 da gaur negarra,

 hel dizaiogun lanari prestu,

 erakutsiaz giharra.

 Bakarka ezik elkar loturik,

 badugu aski indarra.

 

 Errazago da hitz lauz hitzegin,

 beste edozelan baino,

 afariketan banator ere

 oraingoan zuganaino.

 Egunsentia argitzen dago,

 batasun zerua laino,

 gauza onik ez dugu egingo

 oztopoek dirauteino.

 Denon artean lortu dezagun,

 hemen duzu Amatiņo.

 


inprimatu