inprimatu
Erregeak Jesusekiñ
Izenburua:
Erregeak Jesusekiñ
Sinadura:
F.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
F.M

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
111.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erregeak Jesusekiñ

 

F.M.

 

 1

 

 -¿Zerk ekarri zaituzte

 Errege magoak?

 -Zu antolatzeko

 Daukagu gogoak.

 

 2

 

 -¿Nundik jakin dezute

 Onera bidia?

 -Izar ederbat izan

 Degu gidaria.

 

 3

 

 -Etzaizute bidean

 okerrik gertatu?

 -Izarra ezkutatu, 

 Ta berriz aegertu.

 

 4

 

 -¿Ikusi aldezute

 Lenik Jerusalen?

 -Bai, au egondu gera

 Onen baño len.

 

 5

 

 -¿Erodesek zer dion

 Badezute jakiñ?

 -Izketan egon gera

 errege orrekiñ.

 

 6

 

 -Zer esan degun

 Bere mesedeak?

 -Badatozela bera

 Ta adiskideak

 

 7

 

 -¿Erodes datorrela

 Ni adoratzera

 -Bai, uste dan bezala

 Jaioa bazera.

 

 8

 

 -¿Beraz eztaki ziur

 Jaio ote naizen?

 Aruntzakoan goaz

 Esatera zuzen.

 

 9

 

 -Argana gabe zoazte

 Zuen echietara.

 -Lenik nai degu zerbait

 Kajatik atera.

 

 10

 

 -¿Kaja orretan dauden

 Gauz oiek zer dira?

 -Dakartzikitzugun urre

 Intzentzu ta mirra.

 

 11

 

 -¿Eta zuek zatozte

 ni adoratzera?

 -Bai, bada Jainko gizon

 ta Errege zera.

 

 12

 

 -Bedeinkatzen zaituztet

 Beti betiko gaur,

 Esker milla oraiñ ta

 Agur, Jesus, agur.

 


inprimatu