inprimatu
Aita sainduari urthe on
Izenburua:
Aita sainduari urthe on
Sinadura:
F.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
F.L

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
607.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita sainduari urthe on

 

F.L.

 

 Caesarem vehis

 ¿zeren beldur hiz?

 

 Lau aldiz bortz urthe

 Orantche ditu bethe

 Errumaco hirian

 Alegrantzien erdian

 San Pedroren ondoco

 Elizaren buruco

 Arca sainduaren zain

 Artzainen beren artzain

 Ezin higituzco harri

 Zaharrec zutela ezarri

 Onetan hoberena

 Leon hamahirugarrena.

 

 Uda bihotzean

 Bero sasoinean

 Direnean bazterrac

 Iguzkiaz erreac

 Ur chirripac agortuac

 Osinac aphalduac;

 Oilar oilo ahateac

 Chochotuac hiparekin;

 Non-nahi abereac

 Itzal aire gabearekin

 Hatsez ezin aseac.

 Jauts bedi go aldera

 Izar ihintza zerutic;

 Jauts bite lurraren gainera

 Uharrac hedoietaric.

 Naturaleza guzian

 Chori khantuen erdian

 Lurraren erraietaric

 Biziac du gaindi egiten;

 Baratzeac Iorez aphaintzen

 Phentzeac berdetzen,

 Belharrez eta sorhoz estaltzen;

 Arbola hostoen artetic

 Nola choriñoac ohantzetic,

 Fruit berriac agertzen.

 

 Ogi zohitu, artho gothorrec,

 Mahats, gaztain, sagarrec,

 Beren itchura ederraz

 Begia alegeratzen,

 Beren urrin gozoaz

 Aire guzia bethetzen.

 

 Zer baita lurrarentzat

 Euri uhar eta ihitza,

 Mundu agortuarentzat

 Da, Leon, zure hitza.

 

 Gizonaren begia

 Urheac du choratzen;

 Gizonaren mihia

 Eztiac du horditzen;

 

 Zure hitzaren aldean,

 Aita saindu maitea,

 Oh! zoin den hits urhea

 Urheric ederrena,

 Zion den kharats eztia

 Eztiric gozoena !

 

 Mintza beraz ardura,

 Aita saindu maitea!

 Ah! zoin dugun beharra

 Ardura zure entzutea!

 

 Ortziac bere samurrean

 Mendia ikharatzen,

 Bere indar eta hurian

 Harrocac erdiratzen,

 Carrasca eta su-garren erdian

 Haitzac eta zedroac suntsitzen.

 

 Zure hitzac, oi Aita saindua!

 Mundua du inharrosten;

 Mundu loharcatua

 Lotaric iratzartzen.

 Botheretsuen urgulua

 Lurreraino aphaltzen,

 Erregen beren tronua

 Dardaran ezartzen,

 

 Zure hitz hegalduna

 Garaiticoaren oyharzuna

 Mundu berri eta itsas zabalean

 Bozcariorekin da entzuna.

 

 Hunat harat dabilana

 Zue deitzen amulsuki,

 Segi dezan bide ona

 Zuc othoizten kharsuki.

 

 Hobendunari bere hutsa

 Amodiorekin barkhatzen,

 Ez dadin bidean lotsa

 Escua zuc emaiten.

 

 Pobreari diozu

 Atsecabea eztitzen,

 Saritzat baitiozu

 Zerua hitzemaiten.

 

 Aberatsari bihotza

 Zure hitzac hausten;

 Pobrearentzat zure hitza

 Urthe da bilhacatzen.

 

 Esker zure hitzari,

 Pobrec eta aberatsec,

 Muthil eta nausiec

 Aneiac dute iduri.

 

 Jakitatez escas dena

 Zure hitzac ernarazten;

 Izpiritu jakintsuna

 Argi berriez dohaintzen

 Fededuna eta fedeztuna

 Ederki bateratzen.

 

 Mintzab eraz, mintza,

 Aitaric hoberena

 Guretzat zure hitza

 Jakiric gozoena.

 

 Huntz, sathor, gau-belec

 Ezin ikhus argia;

 Ilhunbetaco langilec

 Ezin entzun egia.

 

 Satanen asmu tzarrez

 Zoratua burua,

 Lure contra gezurrez

 Hantzen dute mundua.

 

 Zombat oihu eta garrasi,

 Hortz hirrica eta herausi,

 Marruma eta orro itsusi

 Marraca, haro eta erasi!

 Zombat begi zorrotz eta bihurri,

 Esker tzar eta beltzuri,

 Muthur beltz eta muthur gorri,

 Judu zahar, judu berri,

 Bertzerenaren bethi egarri,

 Campotic marmola churi,

 Barnetic har eta zizari;

 Herra bethi bihotzean,

 Gezurra bethi zinzurrean,

 Mihia bethi phozoinean,

 Zokhoz zokho, sasiz sasi,

 Juztiziazco Jainkoaren ihesi,

 Oro burrumba eta zinzarrots,

 Oro mehatchu eta arrabots,

 Zu nahiz lotsarazi,

 Errumatic zu jauzarazi.

 

 Izarrac zerutic

 Norc ditu lurreraco?

 Gure aita bere alkitic

 Norc du aurthikico?

 

 Gure aitaren aurthikitzeco,

 Bere tronuaz gabetzeco,

 Hiri nagoc athorra-gorri,

 Guzien irriegingarri!

 Lan hortaraco ez due, ez, aski

 Poncho chiripetan

 Ghirula soinutan

 Sud-americaren curritzea;

 Hihaur iduri lagunekin,

 Guziec dakigun giltzekin,

 

 Athe idekien idekitzea

 Balentriaz eta espantuz

 Jendearen mendratzea;

 Zinkhaz eta ahorhuchtuz

 Beharri guzien tutatzea.

 

 Nahasi-mahasietan

 Hec beren sinhestea

 Zuc Jesusen agintzetan,

 Aita Saindu maitea!

 Aingeruec zerutic

 Zaituzte zu laguntzen

 Etsaien hersturatic

 Hec zu begiratzen.

 

 Uhin asaldatuac

 Hitz batez zuc ematzen;

 Mariñel lotsatuac

 Curajez zuc bethetzen.

 

 Habil, habil, untzia,

 Habil hire bidean

 Hic daducac hezia

 Itsasoa hire pean.

 Gau ilhun ortzietan

 Ez gal, ez, esperantza,

 Hor dakharrec hirekin

 Izraelgo borthitza,

 "Caesaren vehis,"

 Zeren beldur hiz?

 

 Habil beraz, untzia,

 Habil hire bidean.

 Zerua duc hasia

 Clartzen hire gainean

 Ipharrec amulsuki

 Hire belac hantuco,

 Laster alegeraki

 Laster haiz porturaco

 

 Ahuspez zure oinetan;

 Zeru lurren jabea,

 Othoitz garsuenetan

 Huna gure galdea.

 

 Aita bati dezozun

 Othoi luza bizia

 Huntan dugu guc egun

 Esperantza guzia!

 

 Gure Aita sainduari

 Hambat maite dugun Aitari

 Aita chahartuari

 Egizozu grazia

 Bere haurren erdian

 Bake eta osagarrian

 Errespetuz inguratua

 Handi tipiez maithatua

 Luza dakion, luza,

 Zuc zure loriaco

 Eta munduaren salbamenduco

 Eman diozun bizia.

 

 Urthe luzez oraino

 Artzain handiaren bozac

 Ditzan susta gure bihotzac

 Eta gida gure urhatsac

 Leruco atheraino.

 


inprimatu