inprimatu
Beldur itsasoari
Izenburua:
Beldur itsasoari
Sinadura:
F.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
F.A

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
849.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Beldur itsasoari

 

F.A.

 

 Nik,

 beldurra diot,

 beldurra

 itsasoari,

 itsaso iluna berdeari,

 bere etengabeko

 uhin higikorrak

 dabiltzelarik,

 negu honetako

 gauean

 gau ilunean.

 

 Hala ere,

 laino tartean

 hilargi puska bat

 somatzen da,

 uhin bete, harro, sendoen...

 aparrak isladatuaz,

 nire begi

 beldurtietan.

 

 Nire hatsa beroa

 ikusten dut airean zintzilik

 eta,

 jelazkoa, zakarra, latza..., da,

 hotsa,

 ur gazatsuaren

 astindu lehorraren

 hotsa bezala,

 haitz erraldoien kontra.

 

 Eta beldur,

 beldur diot bere indar

 more, misteriosetan

 har nazan,

 eta zirabiraka

 ibil nazan,

 zilipurdika,

 nire oihuak itoaz,

 bere uhinen hots izugarrietan,

 hemen itsasertzean nagoelako

 nire ahotik

 irtetzen den

 hatsari begira,

 hilargiaren

 argi hilean...,

 itsasertzean.

 


inprimatu