inprimatu
Agur Nafarroa
Izenburua:
Agur Nafarroa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
930.zk.
Orrialdea:
29

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur Nafarroa

 

 

 Anai nafarrak ONDO ETORRI

 edo bestela ONGI JIN

 zuen erara ala gurera

 izan behar baita berdin.

 Bizkaiak eta Nafarroak be

 izan dezaten, atsegin

 gure Bilbo hau bisitatzeko

 dizuegu gaur hotsegin

 bertsoen bidez anaitasuna

 sendotuta gera dadin.

 

 Ekaitz txar batek gure Herrira

 muga bat zigun ekarri

 Nafarroa be, lehen bat nena

 zati bi eginda jarri.

 Berriz bai izan gura dugula

 egin dezagun aldarri

 burruka horitan etengabean

 gogoratuaz elkarri

 batasun hori lortzerakoan

 EUSKARA dela oinarri.

 

 Nafar handi bat uste gabean

 zitzaigun hemendik joan

 arima ondo gordeta utziz

 arrano beltzen hegoan.

 Bertsozaleak oraindik dagi

 negar Ipar ta Hegoan,

 gure XALBADOR biziko zaigu

 Herri hontan luzaroan

 bere odola mintzo bait dabil

 gaur ere gure gogoan.

 

 Handi bat erraz ordeztu dugu

 hainbat txiki ipinita

 eta XALBADOR zen aren partez

 sei ditugu etorrita.

 ARGIÑARENA anai nafarrak

 hegoaldetik korrika,

 ALKHAT ta LACA; MENDIBURU-kin

 baxenafartár musika,

 ta Lapurditik FERMIN MIHURA

 bertsotan ondo daki ta.

 

 Euskal Herria osorik balitz

 isilduko ginateke

 baina muga ta foru faltsoez

 digute gaur, bete-bete.

 MENDIBURU-k ta ALKHAT-ek ere

 zer esanik ba daukate

 baina hiruron partez LAKA-ri

 galdetuko genioke:

 gaur Nafarroa España bada,

 zuek ze kristo zarete?

 

 Hizkuntza dugu gure arteko

 lokarririk sendoena

 Ama Lurrari lotzen gaituen

 zilbor-hesterik azkena.

 Bilbon euskarak orain adan du

 biziki behar zuena,

 ur freskoa ta biziz betea

 da bertsoei dariena.

 Ezkerrik asko Bilbo-ren partez

 hau izan da gaurko dena.

 


inprimatu