inprimatu
"20-N"
Izenburua:
"20-N"
Sinadura:
Fito R.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Fito R.B

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1037.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"20-N"

 

Fito R.B.

 

 Berriro urteurrena,

 bederatzi urte

 bederatzi urte.

 Utzitako erentzi

 guretzako kalte.

 Ez baikaude oraindik

 Espainik aparte,

 menperatuta baizik

 auskalo noiz arte!

 Natorkizue hontan

 ematera parte.

 

 Data berezi hontan

 faszisten tristura,

 faszisten tristura,

 eta gure aldetik

 berriro ardura,

 ezbaitugu onartzen

 bizi genun hura

 ezta gaurkoa ere

 onar dugu gura

 ea lortutzen dugun

 biharko haustura!

 

 Francoren heriotza

 Euskadin algara,

 Euskadin algara,

 denon gogoan dago

 pasatako gaba.

 Lotsatik ateratzen

 eta uzten ikara,

 botil denak hustutzen,

 irtetzen plazara...

 baina Zoriontasunak

 beti behar paga!

 

 Aise ipini genuen

 orduan eskela,

 orduan eskela,

 zetorkiguna baitzen

 berriro kandela

 eta egunerokoa

 orduan bezala,

 berdin jiratzen da gaur

 lehengo karrusela,

 Kaleetan poliziak,

 beteta gartzela.

 

 Esan diat nik gaurkoz

 behar nian haina,

 behar nian haina,

 atzoko ezta gaurkoak

 guri ez engaina.

 Francoren gorputza duk

 oroizmena baina

 oraindik bere itzala

 duk gaur bere Espania.

 Hauxe ez ahaztutzeko

 badugu adina!

 

 Gero etorri zaigu

 guri errezibo,

 guri errezibo,

 aise eman genion

 heriotzari fido.

 Nahiz eta Francok egin

 hortxe erretiro

 bere sagako batzu

 boterera igo

 eta ondorio gisa

 gaur hainbat latigo.

 

 Euskaldunen eritziz

 inpernuan bego,

 inpernuan bego,

 Deabruak zain beza

 beraren bezero.

 Bere gorputz zaharkin

 egon bedi bero

 ona utzi baitigu

 hemen errelebo,

 bigunago ez baita

 gaurko gartzelero.

 

 Egia hutsa omen da

 gorputzez da hila

 gorputzez da hila,

 eta gure aldetik

 bai jarrai dadila!

 nahiz eta jakin ez nik

 dena zen pantaila,

 zeren bera bezala

 daukagu gaur pila,

 lehenengo bat bakarrik,

 gaur osatzen saila.

 


inprimatu