inprimatu
Udazkena
Izenburua:
Udazkena
Sinadura:
Fermin [Imaz, Fermin ?]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1624.zk.
Orrialdea:
5

Udazkena

 

Fermin [Imaz, Fermin?]

 

 1

 

 Aize hegoak zirimolaka hegaldatzean orbela

 Ohartzen gira uste gabean udazkena-re hor dela

 Iratze gorraxtez beztiturik ageri mendi mazela

 Baserritarrak uztaren biltzen, urtxintxak hurra bezala!

 

 2

 

 Ikusiz arto buruak eta ilarrak zimel eginak

 Beti artatu dituen harek hor baditu atseginak

 Halaber sagar onak lurrerat, eltxaurreak eta gaztainak

 Gostu on asko emaiten dauzku ihiztarien sasoinak...

 

 3

 

 Argi hasteko goiz ihintzean dabiltz onjoketariak

 Arno gozoa mahatsetikan eginen laborariak

 Borroka haize betean uso, bidari urrunkariak

 Zorion dakar Euskal-Herrian udazken miresgarriak...

 

 4

 

 Uda partean toki hauetan arrabots eta beribil

 Jasan ondoan gelditu gira pentsalari eta ixil

 Ainarak ere loan zaizkigu etzauden gehiago trankil

 Mezu bat hoiek utzi daukute: «negua dugula hurbil»!


inprimatu