inprimatu
Fueruak
Izenburua:
Fueruak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Lujanbio Retegi, Jose Manuel)
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
585.zk.
Orrialdea:
7

Fueruak

 

 Zeruko Aita marka itzatzu

 Pekatarien pausuak

 Kantabriako deskalabruak

 Dirade lastimosuak

 Arbola eder bat dala meriyo

 Jartzera nua bertsuak

 Milla urtean mantendu gaitu

 Lau probintza osuak

 

 Gutxienaz esan bear da

 Milla urte pasatuba

 Arbola eder bat bada Gernika'n

 Aitona batek sortuba

 Arren azpian egin omen zan

 Fueruen juramentuba

 Orain argatik deitzen diogu

 Arbola bedeinkatua

 

 Biba Arbola maitagarria

 Biba Kantabriatarrak

 Biba Bizkaya Gpuzkoa'kin

 Araba ta Naparra

 Biba Kortian gure fabore

 Dauden ministro bakarrak

 Beste gauzarik ez degu eskatzen

 Biba lengo fuero zarrak.

 

 Arbola dago igartua ta

 Euskaldunak gaude triste

 Ez det pensatzen pasatu danik

 Munduan beste ainbeste

 Ori gertatu zitekienik

 Aren ez nuben nik uste

 Milla urtean segitu degu

 Fueruak kendu dituzte.

 

 Arbola maite zoragarria

 Etzaude gutxi kostea

 Igartuarren ateratzera

 Atrebitutzen etzera

 Zarra oraindik zutik dago-ta

 Aldatu dute bestia

 Izugarrizko furia dakar

 Izanagatik gaztia.

 

 Arbola orren printzipala

 Zan Bergara'ko partian

 Arri-zillarrez inguratuta

 Burnizko kaja batian

 Milla zortzireun irurogeita

 Zortzigarren urtian

 Zatorrak fuerte ibilli ziran

 Ura ebaki artian.

 

 Milla zortzireun irurogeita

 Amalaugarren urtian

 Izar eder bat estali zuten

 Orey azuren tartian

 Laņuak fuerte korritzen zuten

 Ura pasatu artian

 Geroztik ez da egualdi onik

 Kantabria'ko partian.

 

 Ara izarrak topatu eta

 Zer egin zuten lenbizi

 Fraileak eta monja bialtzen

 Komentutik ziran asi

 Jesuita ta misionista

 Saltatu ziran igasi

 Esaten zuten gu gera orain

 Espaņa'ko nagusi

 

 Konbeniyua egin zanean

 Arbola aldatutasuna

 Notizirikan asko badute

 Asarre dago gugana.

 Ez du enkargu gutxi eman da

 Mundu ontatik juana

 Defenditzera saya liteke

 Sentimenturik daukana

 


inprimatu