inprimatu
Bildurrez nago kantatutzeko
Izenburua:
Bildurrez nago kantatutzeko
Sinadura:
Agirre, (Joxe ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre,

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
777.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bildurrez nago kantatutzeko

 

Agirre

 

 1)

 

 "Bildurrez nago kantatutzeko

 zuen aurrean jarria,

 eman didaten gaia nola dan

 neretzat izugarria.

 Azken arnasa eman aurretik

 daukat honen egarria:

 bizirik luzaro iraun dedilla

 euskera ta Euskal Herria.

 

 2)

 

 Minbizi honek jarri beharra

 nere mingaņa moztuta.

 baņan zar asan aurretik gero

 ez nago dana aztuta.

 Euskal Herria izan dedilla

 bihar edo etzi piztuta,

 gu bizi garan txoko politak

 beste parerik eztuta.

 

 3)

 

 Hauxen eskatzen ari gerade

 beti dale eta dale,

 batzuetan suertea izan du,

 baste batzuetan kale.

 Eskeintza askok egiten dute,

 bai baserri ta bai kale,

 eta zuei hau eskatzeizutet

 jarraitzeko abertzale".

 


inprimatu