inprimatu
Fraileak eskean
Izenburua:
Fraileak eskean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
402.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Fraileak eskean

 

 

 Lengo batean fraile aundi bat

 nere etxeruntz arrima,

 pentsaturikan bakarrik jartzen

 zait triste nere anima.

 Nere kastako gizarajoak

 nola ez bada estima,

 biotz ondotik ezin zait juan

 ark eman zidan lastima.

 

 Zein ote nuen atean deika

 eguardiko jatorduan?

 Tantaia bezain gizon aundi bat

 arkitu ate onduan;

 bixitatzeko ordua ere

 nola ondo zaintzen duan,

 orra, orduko pentsakizunak

 sentitutako moduan.

 

 Nola sinistu aren jokera

 gizon ura ikustean,

 Ura zarrara! zer eginkizun

 zekarren erakustean.

 Esku batean medalla batzuk

 ta zaku zarra bestean,

 tunika zikin ajatuarekin

 aterik ate eskean.

 

 Eskale batek atean beti

 errukarrien abotsa,

 baiñan fraileak atera zunak

 zirudian trumoi-otsa.

 Limosna on bat eskura nion

 aterata nere poltsa,

 berak ez dakit zer pentsa zuan

 baiñan nik artu nun lotsa!

 

 Bi metro bazan luzean eta

 ura zan ura sasoia!

 Buruarekin ia jotzen zun

 sarrerako ate-goia;

 Konbentuetan olako batzuk

 eukitzia arrazoia,

 etxeko lanak eragiteko

 a zer nolako morroia!

 

 Itxuraz aren osasuna ta

 bixtan etzuan ajerik,

 sekula santa ez det ikusi

 orrelako eskalerik.

 Deskuido baten bazkaldutzeko

 eman banion biderik,

 aren sabela betetzen, Jaunak,

 izango ziran komerik!

 

 «Legoak»edo ez dakit nola

 deitutzen zaien oieri,

 esklabo planta gizarajoei

 nunaitik zaie ageri.

 Gizonak ainbat oinperatzea

 tristea deritzait neri,

 gaur egunean konbentuetan

 ez dago ainbat mixeri.

 

 Lismosna eske korritu bear

 baserri eta kaleak,

 eskerrikasko Euskalerrian

 geran erruki zaleak.

 Diferentzirik asko ez dute

 esklabo ta eskaleak,

 oitura ori kendu zazute

 O biozeko fraileak!

 

 Persona batek nola liteke

 bestea ainbat zapaldu?

 Akaso zuen fundadoreak

 ori erakusten al du?

 Buru-diranak etorri bitez

 ez mendekorik bialdu,

 zeuek lotsarik ez badezute

 ez beste iñori galdu!

 

 Gizonak alkar menderatzeko

 buruan zenbat talentu,

 konbentuetan zer gertatzen dan

 nik naikoa eskarmentu.

 Mendeko asko sufritzen eta

 goikoak igual kontentu,

 bertan bizita probatzen dira

 zer diran ainbat konbentu.

 

 Triste samarrak ikusten ditut

 konbentutako ixtorik,

 batzuek majo, besteak berriz

 ia lurpera erorik.

 Munduan ez da gaur eskalea

 baiño gradu bajugorik,

 anai artean ba ote, dago

 ortarako deretxorik?

 

 «Legoak»sarri astindu bear

 konbentutako baratzak,

 buru-diranak mantendutzeko

 ateraz izerdi latzak.

 Mendekoentzat tokatzen dira

 lan asto eta garrantzak.

 emen jendea nola bizi dan

 daki etxeko elatzak.

 


inprimatu