inprimatu
Maipa
Izenburua:
Maipa
Sinadura:
Agirre Ocerin, Domingo (Landaxu, Arostegieta)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre Ocerin, Domingo

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
169-170

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maipa

 

Arostegieta, K. O.

 

 Errekondo'oko Maipa,

 Alaba bakarra,

 Lagunakaz ebillan

 Jo ta jo adarra.

 Bere buru kaskarin

 Aizez betekoa;

 Axe bai zala noski

 "Salda-lapikoa".

 

 Amarentzat onena,

 Argi ta zolia;

 Gitxienez nai eban

 Senartzat kondia.

 Gona ta oiñetako

 Milla bat ba-eukazan;

 Pintura gorrietan

 Nok daki an zer zan?

 

 Bere gustuko bataz

 Ezkondu zan Maipa.

 Ezkon-jaietan, barriz,

 Ezer ez zan falta.

 Guzurrak senarrari

 Eutsazan sakatu.

 Señor -prakadun Maipa

 Lenendik daukazu.

 

 Aurpegia pin-piña,

 Eskuak leun-leunak,

 Lan gitxi, dana txukun

 Nai ebazan Maipa'k.

 Ez da ori bidea

 Aberastuteko,

 Obe da modu ori

 Dana ondatzeko.

 

 "Seme-alabatxu bi

 Naikoa ditut nik;

 Semea etxerako,

 Ezkontzaz batuko dot

 Aberatsenagaz.

 Orduan aundiena

 Neu, neu!!! izango naz.

 

 Amesak ames dira,

 Egia beste bat;

 Maipatxori be danak

 Egin eutsan tarrat

 Errena erregiña,

 Suiña biotz gogor;

 Etxean gauz onik ez,

 Auzoa saminkor.

 

 Kontzientziak zuzen

 Ekarten eutsazan

 Zenbat bidar legeak

 Apurtzen ebazan,

 Kistar legez biziten

 Ea zala arduratzen.

 Kistar izenez baiña

 Pagano egiten.

 

 Euki ba'litun euki

 Alaba-semeak

 Aginduta daukan lez

 Ezkontza-legeak,

 Orduan Maipa zarra

 Biziko zan bakez,

 Kontzientzi trankillaz,

 Edozenbat etxez.

 

 Ikasi, andra-gizon

 Izenez kistarrak,

 Egiteetan bere

 Izaten berberak.

 Zorun guztien Jabe

 Jainko da bakarra.

 Onek poztuko zaitu

 Ume, gazte, zarra.

 


inprimatu