inprimatu
Antton artzaina
Izenburua:
Antton artzaina
Sinadura:
E.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E.A

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
23.zk.
Orrialdea:
3

Antton artzaina

 

E.A.

 

 1

 

 Orionen phagoak, negu hurrantzera,

 Biluzirik, doatzi dolua hartzera;

 Elhurra jeutsiz geroz asketan behera

 Artzainak badoatzi denak zelhaiera.

 

 2

 

 Antton artzainak ditu phildak antolatu,

 Primadera artio etchola zerratu;

 Bide chendra beheiti orai ikusazu:

 Berrehun ardirekin jeustwn ari duzu.

 

 3

 

 Ehun neguren berri Anttonek badaki,

 Arras ez bada ere, hurbil da biziki.

 Aro gaichtoak nahiz iragan eztiki,

 Arradoien zolan du etche bat erosi.

 

 4

 

 Han ditu ardientzat sorho idortiak,

 Han negu bazka hautak baditu hartiak;

 Han horma, elhur edo haize bihurriak

 Ez ditu khechatuko bera ez ardiak.

 

 5

 

 Urthe erdi bat orai behar da pasatu,

 Familian biziaz aphur bat gozatu:

 Haur, illoba, ahidek dute inguratu;

 Aita zaharra nahi denek ohoratu.

 

 6

 

 Goizetik alhaturik bazka gizenian

 Ardiak etzen dira eguerdi phundian;

 Anttonek, chut, buru has, hekien erdian

 Eskerrak eman ditu Anjelus joitian.

 

 7

 

 Olhaskoan bildurik ezpela gei huna

 Iruteko trabela berak du egina

 Firrundan bihurtzen du ile churiena

 Galtz'erdi egiteko duen ber aizina.

 

 8

 

 Hichtu bat aditu da ilhun nabarrean,

 Ardiak eman dira etcheko bidean;

 Antton bera badoa aintzin aintzinean,

 Gauaren pasatzeko denek atherbean.

 

 9

 

 Neguan arthaldea zaio emendatu

 Ardiak gehienak esne-dunak ditu

 Achuri gizen frango nahiz duen saldu

 Heren bat gehiago erth buru badu.

 

 10

 

 Primadera loreak sorthu dira irriz;

 Orionen phagoa pherdatu ba berriz,

 Saroan bazka bada jan ahala aldiz,

 Antton erria dago harat joan nahiz.

 

 11

 

 Antton zertako bada orai zahartzean

 Familiari hurbil ez zaude etchean?

 «Laketago zaut niri sasoin ederrean;

 «Nere ardien zaintzen saro zabalean».

 

 12

 

 Udan kaiku esnia erretch da izaiten,

 Bertz argi handi bat du Anttonek bethetzen;

 Gasna bahea bezen zabala du biltzen,

 Gero khantuz lorian suan du chigortzen.

 

 13

 

 Artzainen Artzain onak nahita artean,

 Anttoni saristatu zeruko gorthean,

 Hau biziko da uros bortu goihenean,

 Errege bat iduri lagunen artean.

 


inprimatu