inprimatu
Musde Mendiague-ri
Izenburua:
Musde Mendiague-ri
Sinadura:
E., J.-B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxarren-Lohigorri, J.-B.

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
2

Musde Mendiague-ri

 

E., J.-B.

 

 1

 

 Kanta hau heldu zautzu Eskual-Herritik,

 Hazparneko hegian den herri pollitetik;

 Cambo ez duzu galdu oraino gogotik

 Chocho bat hari zautzu kantuz han nonbeiti

 

 2

 

 Ur-chirripa jausten da auhen erasian

 Mendian hartu duken ichuri berean:

 Kantuz bethi artzea da nere jitean,

 Kantuz ari nindake ni bizi guzian.

 

 3

 

 Kobletako dohainak zaitu fagoratu.

 Nik ere nahi nuke bertsutan kantatu.

 Ezin naite atrebi, nahiz dudan gostu.

 Zuk, othoi! behar nuzu ikhasten lagundu!

 

 4

 

 Askotan aditu dut zaharrek erranen

 Dohain hori sortzeak duela emaiten.

 Hekiek modestia begiratzen zuten,

 Kontseilu onak bethi dener erakhasten.

 

 5

 

 Galdu duguia othe lehengo manera?

 Ala da hegaldatu Ameriketara?

 Arrozten ari zauku guri Eskuara,

 Lege guzien gatik beiratu beharra.

 

 6

 

 Gazeta batek dauzkit berritan ekharri

 Buenos-Ayres aldetik zonbeit bertsu berri.

 Chuchen eta hdelak lege zaharreri,

 Ohore dakharkote firmatzaleari.

 

 7

 

 Egun baten itzultzen bagare herrira,

 Chista bat egin zazu ene Etchaldera.

 Athor, jautsiko gira dutchulutegira

 Eskuara garbitan betsu egitera.

 

 8

 

 Ipharretik argia agertzen denean

 Hegastinak ernatuz arbolen gainean,

 Ohatze bat iduri oihanen barnean,

 Nere etchea dugu ikhusten mendian.

 

 9

 

 Ez da, ez uste izan, gaztelu handic,

 Ez barne edergailuz bethea guzia.

 Bainan da bakearen egoitza eztia.

 Han izanen zirade ongi ethorria!

 

 10

 

 Ez bada ere borthan etcheko nausia,

 Ez da urrun iganen, har pazientzia.

 Sar zaite, iganen da segur konpainia,

 Toupinak bethi badu bere erasia.

 


inprimatu