inprimatu
Zakurra
Izenburua:
Zakurra
Sinadura:
E.
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Artola, Jose _ Artola, Ramon)
Egilea(k):
E

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
222.zk.
Orrialdea:
1

Zakurra

 

E.

 

 Gure atari zabalan,

 zakurrak badu naiko lan,

 agertzen danai zaunkaka...

 Beti etxeko zaitzale:

 goizaro, eguardi, artsalde;

 berdin illuna dala-re.

 

 Atzerritarrik badator,

 somatzen badaki jator,

 gaitz edo maltzur datorren...

 Orduan zaunkaka larri,

 lau ankez lerdenik jarri,

 iņor koskatzez egarri.

 

 Oyuzten ditu auzoak

 zakur-eztarri beroak,

 ta apar dariyon muturrak...

 Ortik aurrera zer gerta,

 berari zayo arreta,

 ortzak adorez bete-ta.

 

 Etxekoen bat nor dela,

 berau somatu bezela,

 aldatzen daki zakurrak...

 Luze ta makur etzana,

 dirudi bildotx otzana,

 millixkar, berax, laztana...

 

 Beti da etxe maitea,

 zaiturik zintzo atea...

 ate ortatik sartu da

 ainbat uzta ta gariya!...

 or gorde danen sariya

 sakurrai zorrik guziya.

 

 Zakurra ez da utsuna,

 baizik etxeko laguna,

 aundi ta txikin atsegin...

 Lotu danean, ixilla,

 beti jabearen billa,

 ate-zaitzalle urbilla.

 

 Zurrungaz gauden garayan,

 oatz eder ta lasayan,

 zakurra ernai txabolan...

 Egon gindezke patxadaz,

 lapurrik badator gabaz,

 esnatzen gaitu zaunkadaz.

 

 Etzayak beldur zakurra...

 zakurrak milixk ezurra...

 beti gaitzenetan dabil...

 beti beretzat txarrena:

 edo azaren txortena,

 edo makillen kirtena.

 

 Zaunka ta zaunka ler aņa,

 arra beteko mingaņa

 atera oi du sarritan...

 Baņan jabea il danez,

 damu aundiyen indarrez

 zakurra beti negarrez!!

 


inprimatu