inprimatu
Guadalupe-oroitz
Izenburua:
Guadalupe-oroitz
Sinadura:
E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
E

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
437.zk.
Orrialdea:
2

Guadalupe-oroitz

 

E.

 

 Irun aldeko ibar eder au

 zoragarriya bai dago...

 ageri dira Oyartzun-mendi,

 San Martzial eta geyago...

 Beste aldetik Larrun goitiya,

 Urruņe berriz berago,

 lurralde ontan lili ederren

 usaya nabaitzen nago.

 

 ***

 

 Begira an bian Endaya lirain,

 eta Bidaso ibaya,

 bere gaņetik dator su ta gar

 burnibideko agaya.

 Ondarraitz dago beste aldera

 goraxo berriz zelaya,

 euskaldun aundi Abadik duen

 Jauregi berri alaya.

 

 ***

 

 Lekurik eder politenean

 Ondarrabi'ko uriya,

 gudaldiyetan zintzotasunez

 beti gogoangarriya...

 Gorde ezazu beti Zuretzat

 Ama Birjiņa Mariya,

 zabal zayozu zure babesa

 Zeru-izarren argiya...

 


inprimatu