Berri-borroxta
E.
Arbolan daude bi txori,
mendiyan baserri txuri,
Billbo-aldean Atxuri.
Ote tartean elorri,
ortziyan eguzki gorri,
Gipuzkoan berriz Aizkorri.
Lubakiyetan lau triku,
erratilluan bi piku,
itxas ertzian Mutriku.
Oyurik: Aurren beti gu,
aurten urak eman digu
naiko ta naiko bixigu.
Baso-barrenen gorosti,
basotik irten-gerozti,
beruntz aldean Donosti.
Emen irartzen da ARGIA,
asterokotxo maitia,
Euskalerriko lilia.
Idazle onak badira;
bere lau orrialdira,
pozik jartzen naiz begira.
Urrezko ariz lerrozki,
¿zeñek neurtitzak orrazki?
Arrese yayuak noski.
Goyerriyetan goi-seme,
guzik besotik dareme,
ARGI'ko idazle Jeme.
Negu erdiyan ai ene!
elur pinpiñean Tene,
Andatz-Mendi'yan iraune.
Garbi'k morroyak bere gain,
Mutillo, Segura, Zerain,
Luzear oyetan lirain.
Eguardi-aldiz amabi,
idazle zintzo ara bi:
Lugin-zale ta Anabi.
Uli azpiyan urbatzak,
Zemoriyako lokatzak...
Ara joan zaigu Ikas-zak.
Iparralde'an iparra,
Larreko gizon azkarra,
etzaite ainbat asarra.
Ez dira matsondo igar,
ez atzo, ez gaur, ez bigar,
Loentxo, Txomin, Zubigar.
Arriaran'en arreta...
Euskal-sutondoz bete-ta
dator beti Odieta.
Oyanan axeri arro,
kayolan sei biligarro,
birla jokuan, txaparro.
Itxas-aserrean, orro,
uren gañean lozorro,
Elurmendi'ren pottorro.
|