inprimatu
Mundu hontara sortu nitzala
Izenburua:
Mundu hontara sortu nitzala
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
571.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mundu hontrara sortu nitzala

 

Ezkurdia, Klemente

 

 -1-

 

 Mundu hontara sortu nitzala

 Irurogeita bedratzi urte,

 Jainkoari graziak nere osasuna

 oraindikan daukat fuerte.

 Edozeņek ez du izaten hortan

 nik daukaten suerte,

 eta gustora bizi naiteke ola

 bizi naizen arte.

 

 -2-

 

 Gaur goizian txori polit bat

 kantatzen zan ari,

 berari entzun da gogoaundi bat

 ola sartu baizait neri.

 Laguntza aundi bat egiten du

 hartan gogua dunari,

 bihotz guztiarekin agur bana

 anai euskaldunari.

 

 -3-

 

 Karrerarik gabe izaten da

 bertsolarien gazeta,

 erakutsia ikasteko ez gerade

 gauza eta,

 bertsuak jartzeko agintzen

 neri ari zait Izeta,

 gogo hori beteko diot

 ni ere euskalduna naiz eta.

 

 -4-

 

 Agertze bat eman nai det

 bertso berrietan,

 inor ez dala ikusten

 gaur gure mendietan,

 zenbait ibillaldi egiten det

 nere zaldietan,

 baņa gaur ez daiteke pasatu

 lengo bideetan.

 

 -5-

 

 Pentsatzen jarri eta bildurra

 ematen dit neri,

 ikusi beharrak ote geraden

 oraindik zebait komeri,

 bideetan bada larra ta

 arantza ugari,

 baņan gazterik ezta

 ardi zaintzen ageri.

 

 -6-

 

 Mendietan buelta asko

 ematen ditu Ezkurdiak,

 badaki nola diraden

 horko alderdiak,

 dozenaka dabiltza

 azari ta basurdiak,

 horien partez hobe litazke

 beiak eta ardiak.

 

 -7-

 

 Zer pasatzen dan nik

 behar det adierazi,

 nik ez nuan jakingo

 ez banun ikusi,

 belai batzuek badira

 ez pareta eta ez esi,

 hoiek laster dirade

 danak iratze ta sasi.

 

 -8-

 

 Ziudade aundietan

 hasi da jolasa,

 ez dala bizitzea

 oso gauza erraza,

 ekia ta zikiņa

 gora ezin pasa,

 hobea dala mendietan

 dagon naturaleza.

 

 -9-

 

 Gazte maitiak ez aztu

 gehiegi fantasi,

 gurasoen ondoan

 bizitzen ikasi,

 baserrietatikan

 bagoaz igesi,

 ixtillu gorriak

 behar dira ikusi.

 

 -10-

 

 Beste iduri bat noa

 ni orai ematera,

 nola bizi behar den

 nork bere kontuak atera,

 ez gera etorriak

 hemen egotera,

 zartuta pentsatzen da

 beste modu batera.

 

 -11-

 

 Batere ez du balio

 gehiegizko gosiak,

 azkererako jarriko gera

 danak ederki asiak,

 lurra berak tapatzen ditu

 beren gaņan aziak,

 bide hortatik joanak dira

 orandaņoko guziak.

 

 -12-

 

 Pake santuan bizi gaitezen

 ezta gorroto beharrik,

 etzagun pentsatu gurerik dela

 mundu hontako lurrik,

 garaia dala zuzendu zagun

 egin badegu okerrik,

 Jesukristoren mundura etorrera

 izan ez dedin alperrik.

 


inprimatu