inprimatu
Ardoak sudurrari
Izenburua:
Ardoak sudurrari
Sinadura:
Ezeiza, Julian (Aterpe, Balantxa, Handola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ezeiza, Julian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1075.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ardoak sudurrari

 

Ezeiza Landa, Julian

 

 Ardoaren kalteak

 noa esatea,

 gizona hondatzeko

 egina ote da,

 batzutan mesede da

 bestetan kaltea,

 asko edan baino lehen

 kontuak atea.

 

 Sudurra beltzgorria

 askok dadukate,

 egunero dabiltza

 ase eta bete,

 izardirik ez dute

 ateratzen bate,

 gorputzarentzat hori

 izaten da kalte.

 

 Jende askok gogoko

 omen du zurruta,

 gehienetan tabernan

 barrena sartuta,

 berdin ardoa edo

 wiski ta vermuta,

 horrexengaitik daude

 alkolizatuta.

 

 Sudar gorriak dauka

 ugari alkola,

 ezin senda daiteke

 gizona inola,

 aho zulotik dago

 kea dariola,

 graduz berotu arte

 barruko odola.

 

 Ardoa ezin utzi

 goizetik gauera,

 zurruta egiteko

 badauka aukera,

 gizona eskasago

 urtetik urtera

 sudurrak ezagun du

 zer izan den bera.

 

 Neguko denborekin

 eztul eta muki

 ardoaren sustrai

 bistan daramaki,

 emazteak sufritu

 behar du galanki

 taberna non dagoen

 sudurrak badaki.

 

 Gero izpirituak

 sudurra igurtzi,

 indartsuak sarritan

 kokilduta utzi,

 askotan gorputzari

 ezin zutik eutsi,

 ardoa gizonaren

 jaun eta nagusi.

 

 Horra hor este gabe

 ardoa gailendu,

 inor etorriko zai

 barrikan egondu,

 plakiyan dagonari

 momentuz lagundu

 indarra eman baino

 gerora kentzen du.

 

 Gure zaharrak gustora

 edan zuten ara,

 ardoaren eran ez zen

 igotzen burura,

 ondo begiratuta

 sudurren itxura,

 estimatzeko bait zen

 edari on hura.

 

 Hamargarrenarekin

 bertso saila osa,

 nahi bada ardoakin

 edan eta goza,

 gorritu ta kakotu

 ere sudar motza,

 tabernako zulotik

 zer nolako poza.

 


inprimatu