inprimatu
Galtza-alkandorak txuriak eta
Izenburua:
Galtza-alkandorak txuriak eta
Sinadura:
Eutsi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eutsi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
319.zk.
Orrialdea:
2

Eutsi

 

 Galtza-alkandorak txuriak eta

 gerriko ta txapel gorriz,

 enrantzan or ibilli dira

 erriko dantzari-txikik:

 egiaz emen guzi-guziak

 egon gera arriturik

 eta iñortxo etzan aspertzen

 gazte oiek txaloturik.

 

 Eskarrikasko Errenderi'tar

 Ireneo Errekalde,

 ¡jaun auxe bera izan baidute

 dantzariak irakasle!

 Lana pranko egiña degu

 ordain-saririkan gabe,

 guk egindako zorra ordaintzeko

 besoak zabalik gaude.

 

 Gure lagun maite Ireneo

 gaizki esanek barkatu,

 zu onera ekartzeakin

 ez gera, ez, gu damutu.

 Jarrai aurrera bildurrik gabe

 ez ditezen dantzak astu,

 eta orrela Errenderi ta

 Euskalerria goratu.

 


inprimatu