inprimatu
Yeseren aldaska
Izenburua:
Yeseren aldaska
Sinadura:
Euskelzale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskelzale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
129.zk.
Orrialdea:
1

Yeseren aldaska

 

Euskelzale

 

         Et egredietur virga de radice Yesse

     et flos de radice eius ascendet. Ss. I-11.

         Yesseren sustraitik aldaska bat

     sortuko da ta bere zaņetik lore bat igoko da.

 

 Jaungoikoaren altzoan

 Lore bat jaiotzen da

     Naroa;

 Egiaren argiak

 Dagi bere izate

     Osoa.

 

 Zeruko eguzkia

 Ludiren irudia (1)

     Bera da;

 Antzikur ortan dager

 Jaungoikoak dakina

     Ta dana.

 

 Lore ori Goikoak

 Ludian nai izan zuan

     Landatu;

 Ta bere autza argia (2)

 Gizonen biotzetan

     Txertatu.

 

 Baratz bat billa naian

 Ibilli zan arduraz

     Beterik;

 Gizaldean ordea

 Etzan orban gabeko

     Baratzik.

 

 Gogo Deuna zebillen

 Egaz ludi gaņean

     Poliki;

 Nazaretean zugatz bat

 Loretu naiez zuan

     Ikusi.

 

 Unen muskill garbian

 Oe guri gurian

     Bezela;

 Zetzan Gogo Donea

 Senar kuttun-kuttunan

     Antzera.

 

 Asnasez garbituta

 Berotu zuan laxter

     Sortzeko;

 Bereala lili bat

 Goiko intzez dizdiraka

     Zan jaio.

 

 Jaungoikoaren altzoko

 Lili guziz garbia

     Bera da;

 Neskutz-zugatz-garbian

 Txertaturik aragi

     Egin da.

 


inprimatu