inprimatu
Jesutxori negarrez dagola
Izenburua:
Jesutxori negarrez dagola
Sinadura:
Euskelzale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskelzale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
90.zk.
Orrialdea:
1

Jesutxori negarrez dagola

 

Euskelzale

 

 ¿Zer dezu, ene Jesus,

     Zer dezu?

 Malkoa zintzilikan,

 Dardez betilletan

     Bai dakust.

 

 Zure begiak dira

     Urdiñak;

 Ortze-goi-urdiñaren,

 Itxaso zabalaren

     Zatiak.

 

 Ez! arren! negar egin...

     ¡Ixilik!

 Goiak lanbrotzen badu,

 Lurra illunduko du

     Bustirik.

 

 Zure aintziak dira

     Ezpatak

 Gogoa erdibitzen,

 Betiko ill-erazten

     Dutenak.

 

 Iribarre zolia

     Egiñ, bai...

 Jainkoak ta Neskutzak

 Dagizten iribarrak

     Egiñ, bai...

 

 Ezpañak iki dizka

     Parrantzak,

 Eta asnas usaiduna

 Ludian zabaltzen da

 Laxterka..

 

         Ondar-XII-I922

 


inprimatu