inprimatu
Itxasokoak
Izenburua:
Itxasokoak
Sinadura:
Euskelzale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskelzale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
110.zk.
Orrialdea:
1

Itxasokoak

 

Euskelzale

 

     I

 

 Itxasoko zelai zabalean

 Ezta uiñ arrorik;

 Ortzeko itxaso urdiñean

 Ezta odei beltzik.

 

 Uiñ koskortxo bat jostalaria

 Ondarraratzen da;

 Bere sorbaldan itxas txoria

 Dabill txirristaka.

 

 Zillar-mototsa zabaldurikan

 Dijoa uiñtxoa;

 Bañan ebaki du erditikan

 Ontziak gaxoa.

 

 Ondarrean il baño uiñak

 Marmar egiten du;

 T'egaka goirontz txis-txioka

 Txoria da altxatu.

 

     II

 

 Itxaso bare-loak-artuan

 Arrantzalea da;

 Ontzi beltza dago lo zorruan

 Seaskan lez aurra.

 

 Ale koskorrak dagertz an emen

 Zelai zabalean;

 Uiñak bultzaka ditu jasotzen

 Bere magalan.

 

 Berriz ostera zelai guzia

 Lo gelditzen da...

 Ta azalan dar-dar dagerrarraia

 Amuk artuta.

 

 "Ara, ara", dio umeak pozez

 Yauztaturikan;

 Ta arraia dago jaskin dardarrez

 Dizdiz-eiñikan.

 

     III

 

 Kairontz aurreratzen da ontzia;

 Illunabarrean;

 Urari arrauna eutzirikan

 Dabill azalean.

 

 Eguzkiaren azken izpiak

 Arrauna jotzen du;

 Ta dizdiz gorriak urrutira

 Bialdutzen ditu.

 

 Arrauna gora ta arrauna bera

 Ai da arrantzalea,

 Biguñ-poliki ebakirikan

 Zelai urdiñea.

 

 Besoak luze emazte-semeak

 Daude ondarrean...

 ¡Beren ogia gaxoak dute

 Itxas gogorrean!

 

 Oltxo gañean zabiltzan arra,

 Gizontxo makala,

 Begira Goikoaren eskua

 T'ez izan zitala.

 


inprimatu