inprimatu
Ibai irulea
Izenburua:
Ibai irulea
Sinadura:
Euskelzale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskelzale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
104.zk.
Orrialdea:
1

Ibai irulea

 

Euskelzale

 

 Ibaia jetxitzen da

       Iruiten

 Urrezko albaiņuak

       Egiten.

 Iruiten berriz dator

       Marmarka,

 Betiko abestia

       Abeska.

 Soņekoa darama

       Garbia,

 Beti eiten ari da

       Berria.

 Arkaiztik ur-gosua

       Zintzilik

 Iruiten eta abesten

       Darabill.

 Azalan zabaltzen du

       Zapia;

 Aparra da bere eundu

       Zuria.

 Betiko umetxoa

       Ani da

 Euntzen ta zarratzen

       Eundua.

 Gizon irule orrek,

       Aditu:

 Ibaiak lez aparra

       Ez eundu.

 Eundu zazu betiko

       Jantzia

 Ekanduen ariaz

       Egiņa.

 


inprimatu