inprimatu
Euskera. Olano'tar Mikel J'ri
Izenburua:
Euskera. Olano'tar Mikel J'ri
Sinadura:
Euskelzale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskelzale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
1

Euskera

 

Euskelzale

 

         Olano'tar Mikel J'ri.

 

 Nere kutun bat bada

 Giz-eleen artian:

 Euskera, nere elea,

       Ele zarra

       Ta sendoa,

 Ori bai den garbia,

 Txukun ta bildurtia,

 Zoli zoragarria

       Aurren parrek

       Bezealaxen!

 Orrek bai du zoruna,

 Agureen zentsuna,

 Gizon-sendotasuna,

       Gizaldiak

       Aņ-urteak!

 

       —Kutun, zein da

       Jayo intzan

 Sorterri onetsia,

 Nork dituk gurasoak;

 Nortzuk ire aideak?

       Esan, ene,

       Esan laxter;

 Diote beste eleak...

 Ixil izkuturikan

 Dago ele maitea

       Apal-apal,

       Otzan otzan...

 

 Bere aurtzarotikan

 Mintzo-biguņ xamurraz

 Ots zegiņ: "Jaungoikoa",

       Beste eleak

       Lo zirela...

 Jainkoak artu zuan,

 Artu-gorde maitea.

 Mendiez egin zion

       Etxe bikaņ

       Txit polita

 Oyanez edertuta

 Gallur-landa naroak

 Ta estalkitzat emanda

       Ozkarbia,

       Ortz-illuna...

 

 Etorri zan elurra

 Ta erori ostoak

 Usteldu ere enborra,

       Lodi gaitza,

       Indartsua...

 Antziņeko asabak

 Eriotzak emanda

 Betiko juan ziran

       Gugandikan

       Urrutira...

 Or dago bere etxean

 Gure euskera illgaitza,

 Gure euskera kutuna

       Bakarrikan

       Ta zotinka.

 Negar dagi euskerak

 Atzerriko eleak

 Bultzaka baztertuta,

       Oiņpetuta,

       Zapalduta.

 

 —Etorri, euskotarrak;

 Etorri, semetxoak,

 Ots dagizue amak

       Ixillikan

       Ta zotinka!!...

 —Mendi-jabetza ere

 Kendu nai al dizute

 Erdera zatar oiek

       Zure etxean

       Bet-aurrean!...

 —Eldu, bai, euskotarrak,

 Eldu, gizon sendoak,

 Ta eskeindu biotza

       Osotoro

       Ta betiko

 Euskera maiteari,

 Gure ele kutunari...

 Ta Jainkoren eskuiko

       Onazkarrak

       Ta indarrak

 Laxter at jaurti bitza

 Seme eskergabeak

 Ta atzeriko eleak.

 

             Ondarrabi.

 


inprimatu