inprimatu
Ernaniar gizon jakintsu ta ospetsuak
Izenburua:
Ernaniar gizon jakintsu ta ospetsuak
Sinadura:
Euskalzale (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskalzale

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
381.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ernaniar gizon jakintsu ta ospetsuak

 

Euskalzale (?)

 

 KARDABERAZ

 

 Agustin Kardaberaz, jesuita

 San Iņazioren jarraitzallea

 orain berrean urte edo

 izan zan euskal zalea.

 Bere itz biotzezkoak idatzia

 dago izan zirala

 JAIKOAK NAIDU

 EUSKERAK BURUBA JASOTSEA.

 Santutasun usaian il zan

 bere autsak daude

 Ernani ontako elizan

 Aldaretan bear zuen

 Santu askoren gisan

 baiņa erriak Erromara

 eskatu gabe ezin izan.

 

 ITURRIAGA

 

 Au ere Agustin, apaiza

 kale nagusian jaioa

 Euskeraz berrogei t'amar

 ipui politak jarritakoa.

 Eusko Ikaskuntzak balezake

 nola bait argitaratzekoa

 Eusko ikastoletan

 aurrentzako nola baitekoa.

 Virgilio-ren Eglogak ere

 Euskeratu izan zituan

 Orrenbeste urte barruan

 irakurri eta artu buruan:

 Euskera alde denbora aietan

 zer lan ederra egin zuan

 gu oztuta gaudenentzako

 artu ditzagun gogoan

 Arren itzak daude bere erri

 Ernani'ko Illerriaren sarreran

 LAIXTER ESANGO DA ZUENGATIK

 ESATEN DEZUTE'NA GUGATIK

 IL ZIRAN

 

 ORKOLAGA

 

 Pedro Orkolaga, au ere apaiza

 erderaz astronomo izenekoa

 Igeldoko mendi muturrean

 lan ederra lagun urkoaren

 alde beti egindakoa.

 Oraingo tramankulu ta tresna gabe

 milla arrantzaleen bizia gordetakoa.

 

 PERKAIZTEGI

 

 Beste bat geiago au ere apaiza

 eta ez zan izan oso tontoa

 Ameriketara joan da ikusi zuan

 emen ez zana bazala an naikoa

 eta ezagutzen ez zan janaria

 arrek ekarri zuan, artoa

 gose zeudenak asetzeko

 janari betegarri ta modakoa.

 

 OLAIZOLA

 

 Egun gutxi dira

 urte bat bete zala

 Joseba ereslari azkarra

 Jaunarengana joan zala.

 Txistu antzerki eta

 eresiaren egiazko egillea

 datorren astean eskeintzen dio

 Ernanik omenaldi ongillea.

 

 Gabirel bere anaia

 abeslari gain, gainekoa

 ludiko antzoki aundienak

 abesten igarotakoa

 eresantzerki lanean

 onena edo lenbizikoa

 amaika poz emandakoa.

 

 TXIRRITA

 

 Zer esan genezake onetaz

 gure denborako olerkaria

 bere etxe Latxezarrean.

 Onyitik arri aundi bat da ekarria

 eta izki berezi bereziakin

 bere omenez merezi eta jarria.

 EMEN JAIO ZAN TXIRRITA

 JATORRIZ BERTSOLARI AGURGARRIA.

 

 TXABOLATEGI

 

 Au izan zan bertsolaria

 denbora aietan onenetakoa.

 Orain eun da irurogei ta bost urte

 Zabala Amezketarraren aurka ateratakoa

 Billabonako plazan omen ziran

 lau milla personek betetakoa.

 Orduan ere bertso gogoa bazan da

 orain izateko ez da arritzekoa.

 

 PEDRO MARI OTAŅORENAK

 ERNANIRI JARRIAK

 

 Euskal zale izan dala Ernani

 Orretan ez dago kezkarik,

 Naikoa da irakurtzea

 Pedro Mari Otaņok berari jarririk

 beste batzuen artean bertso oiek

 dauzkagu gogoz aukeraturik.

 

 EUSKALDUNEN OITURAK

 TA GURE IZKUNTZA

 JAKIN NAI DITUBENA

 JOAN BEDI ARUNTZA.

 NOLA EUSKERA DAGON

 IYA UMEZURTZA

 AUSAPAI TXARREKOAK

 NAI DIOTE BULTZA

 ERNANIZU ZERADE

 EZTI ONEN EULTZA.

 

 ERNANIKO ALABAK

 EDER TA TXUKUNAK

 ZUEK ZERATE

 EGIAZAO EUSKALDUNAK

 ORAINDIK ZAUDETENAK

 AINGERU KUTUNAK

 GERO IZAN ZITEZTE

 ANDRE T'AMA ONAK

 BETI SORTU DITEZEN

 SEME BIOTZ DUNAK.

 

 Denbora aietan fama aundikoak

 izan ziran emengo burni olak

 Aingura edo ankiak eskuz

 Pagolla aldean egiten ziran

 Urumea ibaiez egur gainean

 Portu barriora ekartzen zituzten

 emen txalopa edo gabarra aundik

 itxas ontzi aundietara

 Donosti edo Pasaira eraman.

 

 JUAN DE URBIETA

 

 Erniarra gendun au ere

 Ereņotzu ballarakoa bera

 gudari bizkor ta bulartsua

 gelditzen ez zana atzera.

 Franzisko errege prantzesa

 iritxi zan prisionero artzera

 Bizia salbatu ziolako

 eman nai izan zuen bere etxera

 baņa naiago izan zuan

 ezurrak erriko elizan ustea.

 

 ANSORENA

 

 Ezi utzi bada aitatu gabe

 txistu tartean jaio ta bizi

 ainbeste urtean orrin arte

 Isidro dago lendabizi

 Seme, alaba, praile ta monja

 txistu jotzen danari erakutsi

 berak egindako txistuak

 Ameriketara ere bai iritxi.

 

 ELTZEKONDO

 

 Onen alde ere asi ezkero

 luze joango litzake,

 bere indar kontuko

 abildadeak bukatu ez litezke

 denborak agintzen du eta

 onen indar kontutzaz

 gauza asko esan nezazke.

 


inprimatu