Antonio Okendo jaunaren bizitza eta azaņak
Euskaldun bat
Donostiako uri ederrak
ĄZenbat ume eman ez ditu,
Ala ichasoz nola idorrez
Dutenak mundua arritu!
Oen arteko baten omenak
Iņondikan albanitu,
Euskal-izkuntza paregabean
Nai nituzke otseztitu.
Oriek jakin erazitzeko
Zertaraņokoak diran,
Nere etorkia baņan obea
Duenak bear ditu esan
Itz neurtutzalle gaņ gaņekoak
Bereziturik aukeran,
Nere ustean, ez ditu esango
Ari dagokion eran.
Bada aiņ aundiak izandu ziran
Bere bizitza ta azaņak,
Ezik itz bitan dio Henao
Kondairagille zuzenak:
"Oso pizkorrak izandu arren
"Len da gero ichas-gizonak
"Aiņ azkar eta jakintsurikan
"Etzuela izan Espaņa."
Izena zuen Antonio ta
Okendo berriz lonbrea,
Aitaren gisa gaztetandikan
Ichas-lanetan trebea;
Amasei urte zitueneko
Juan zan itsastar ernea,
Napoles-eko ontzidietan
Etsaia garaitutzea.
Arrai aundiak chikia iresten
Duen gisa ber berean,
Denbora aetan, indar aundia
Zutenak nagusi ziran:
Oņazpituak gizarandeak
Begirun izan ordean
Arrazoia maiz arkitutzen zan
Indar utsaren mendean.
Orregatikan itsasaldeak
Nasten zituzten ontziak,
Itsaslapurrez ondo ornituak
Ziran ikaragarriak.
Espartatarren gisa alkarri
Esanaz "ea mutillak
"Danak garbitu bear dizkigu
"Ill edo bizi, etsaiak."
Ingeles arro baten mendean
Zebiltzan gure uretan,
Ikaraerazten ugarotarrak,
Eta beti lapurretan:
Buruzari asko izanagatik
Azkarrak ichas-gudetan,
Okendo, aren kontra juateko
Autatu zan guzietan.
Milla seireun eta laugarren
Urteko Agorra zala,
Dobladilla ta Delfin arturik
Irten zan etsaien billa:
Ingelesa erejazar oetan
Izanik gizon abilla ,
Nai zuena zan aren etsaia
Azkarra izan zedilla.
Ikusi beziņ laster aurrez-aur
Ekin zioten alkarri,
Sartu ere eun gizon ontzira
Ingelesak Okendori:
Merezi zuten bezela onek
Egiņaz ongietorri,
Lendabiziko pelealditik
Odol asko zan isuri.
Unez un berriz jende berria
Botatzen zion ontara,
Lengoen gisa, are aisago,
Porrokatuta urera:
Mutill bikaņak galdu ta gero
Porchan Okendon mendera,
Bere etsaiakin chit garailari
Sartu zan Kaskaes-era.
Odeiaz goiti alchatu zuten
Garaipen ospatsu oek;
Eta etzituen ogeita zazpi
Urte galai pizkor onek:
Bizkaiako ontzidien buru
Izenda zuen Erregek;
Kantauriako agintza dana
Etzuen laster ark bestek.
Jipoi ederrak eman zizkion
Olandako armadari,
Kalteak egin zituelako
Gure uretan ugari:
Beste azaņa eta serbitzo
Pranko eginda askori,
Izendatu zan ichasotako
Ontzi danen agintari.
Malla goien au irichi eta
Andik denbora guchira,
Mairu samalda izugarriak
Ertsitu zuten Marmora:
Agudo juan zan Okendo ernea
Irriskutik libratzera,
Baita desegiņ eta usatu
Biziro beuden echera.
Baņa Okendok izan zituen
Jazarrerik gogorrenak,
Kondairak dio, izan zirala,
Orain esango diranak:
Batzuek ziran Brasil-go uretan,
Ipar aldean besteak,
Jendez ta ontziz askoz geiago
Zirala beti etsaiak.
Santu-guziak ta Pernanbuko
Deritzazkioten plazak;
Desegindurik,lurperatuta,
Zeukazkiten Olandesak:
Gaztiga zuten Espaņiara
Nola zebiltzan an gauzak,
Okendo laster bideratu zan,
Arturik neurri zorrotzak.
Brasil aurrean ontzidi biak
Ikusteratu ziraden:
Bi kapitanak laster alkarri
Portizki ekin zioten:
Gurutzatuak bezela trabes
Buruz buru burrukatzen,
Zortzi orduan, seta aundiaz,
Odol asko isur zuten.
Hanspater jaunak, ikusirikan
Ausia oso galdua,
Lotsaz beterik, botatu zuen
Urera bere burua:
Irabazirik ichas-jazarra
Gelditu zanean sua,
Etzuen iņork iges egingo
Ezpazan aiņ urbill gaua.
Modu onetan ichaso aek
Menderatuaz gaņera,
Garaiseņ asko ekar zituen
Berekin Espaņiara
Oetatikan erregalatu
Zituen Aranzazura
Bi arroako bala ichachi bat
Eta amabi bandera.
Oroikarriak izandu ziran
Iparraldeko jazarrak,
Ta batezere, irozotua
Bakarrik Okendo azkarrak:
Eun ta amalau ontzi zituen
Olandesak chit gogorrak,
Okendok berriz, nolapaikoak,
Ogei eta bat bakarrak.
Urruņ aundiaz eraso zion
Olandesak Okendori,
Begiraturik bien arteko
Indartsa desberdiņari:
Biek alkarri ondoratuta
Ontzi lodiak ugari,
Ertsi zioten alde guzitik
Gure umant erneari.
Ondorazteko onen untzia
Edo ertzez-ertz jotzeko
Egin zituen zenbat alegin
Aditu ez bezelako:
Nekez arturik etsimendua
Etzutela garaituko,
Mardik-eu sartu zan, geldituaz,
Gudatokia arendako.
Gortean estu estu arturik
Tromp olandes jenerala,
Nola etzuen garaitu etsaia,
Eranzun zuen onela:
"Kapitan ontzi Espaņatarra,
Okendo buru zuela,
Egi garbiaz mintzatzeko
Garaitezgarria zala."
Lotsa aundiaz, oso nastua,
Etzekiela zar esan,
Burua makur makur zuela
Aur bat bezela mintza zan.
ŋOte lezake esan etsaiak
Geiago itz guchigotan
Izan dan umant aundienaren
Onra eta alabantzan?
Ainbeste neke, ibillera ta
Jazarretako erasoak,
Ekar-erazi zizkion noizpait
Guztiz ondore gaiztoak:
Bere indarrak jausbetiturik,
Makaldua oso beroak,
Laster Coruņan eman zituen
Etsimena seudakiņak.
Jaungoikoari kontu eman zion
Pesta-berri egunean,
Sutunpariak ari zirala
Prozesio bitartean;
Bere burua miņez nasia,
Oetik alcha naiean,
Burrukatzeko, urbill etsaiak
Ziradelako ustean.
ĄO Okendo jaun, Kantauriako
Illezkor umant aundia!
Berrogeita bi urtez serbitu
Zeuduen jaioterria,
Sekula iņork desegin gabe
Zure mendeko ontzidial!
Zeņen ederki eman zizuten
ĄIznede aiņ egokia!
Zure indarrak eta erruak
Etzuten izan bildurrik,
Azkoz geiago aurkeztu arren
Etsaiak ondo orniturik:
Zure ontzia ta estandartea
Onorez oso beterik ,
Mundu guzia egon zizkitzun
Begira, chit arriturik.
Izan ziņuzen jazar danetan
Zure zeņa-agiriak
Ziran kuraia, ezagera ta
Biotzeko funts aundiak:
Zure arnetsak pake denboran
Liburu ta ikas naiak,
Eraskusteko ichas-mutillai
Gubernatutzen ontziak.
Biotz garbi bat izan zenduen
Sekula beztu gabea,
Guchik bezela izan ziņion
Espaņari amorea:
Erregek zeuzkan perill aundiak
Ziradeneko gordea ,
Zekielako gertoi estuan
Iņor-etzala obea.
Iņork etzizun ezagutu, ez,
Aundinai ta kutizirik,
Zure ondoan etzenduen nai
Ikusi losincharirik:
Joia berriak Espaņientzat
Irabazkidatu nairik,
Etzen izandu eun gudetan
Beiņ garaitu zinduenik.
Arturgisko ol eder batean
Otallutu bear ziran,
Gipuzkoatar onen azaņak
Irago ziraden eran ,
Bere oroitza aztu etzediņ
Gerozko gizajendetan,
Ta batezere ichasorako
Jaiera duten aetan.
Baņa utsaldi au, nere ustean
Beteko dute euskaldunak;
Dirala aurrena Donostiako
Seme noble ta leialak:
Zeren ez dute mugarik izan
Iņoiz oen emanaiak
Onratu bear diradenean
Alako ume argiak.
Alcha bezate bada lenbailen
Oroikarri bat ederra.
Ondorengoak jakin dezaten
Nor zan Okendo illezkorra;
Guzi guziok nai degu ikusi
An umant Kantauritarra,
Usbetatutzen duela galanki
Irozpe baten gallurra.