inprimatu
Txomin hil dela dio zakurrak
Izenburua:
Txomin hil dela dio zakurrak
Sinadura:
Euskal preso politiko batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskal preso politiko batek

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1191.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txomin hil dela dio zakurrak

 

Euskal Preso Politiko batek

 

 I

 

 Berriro odol eta etsipena

 datozkigu bihotzera,

 Euskal Herriko abertzaleak

 jaso beharrez minbera:

 abertzale ta gizon zintzoa

 iraultzailea gainera,

 joan ote zaigu bildu zitunak

 euskal indarrak batera?

 Txomin hil dela dio zakurrak

 ta geuk diogu bai, zera!

 

 II

 

 Txomin hil dela sinistaraziz

 hor hemen dabil zakurra,

 bere indar ta zuzentasunaz

 besterik ez du: bildurra!

 "hil" da gero-re hark Herriari

 gogortzen dio hezurrak

 ondo erakutsia bait dauka

 zer den egi ta gezurra

 bizi dagon gizonari ezin

 zaio eman azken aurrera.

 

 III

 

 Hil ezin dena zutikan dirau

 Lehen, orain eta gero

 bere kabia abertzalean

 bihotzetan dauka, bero;

 beste kabiak hara zein diren

 hau ez inoiz ahaztu gero!

 harkaitza, baso, zelaia, haize,

 mendi, itsaso ta soro,

 hor bizi da santa sekulako

 Txomin Iturbe Abasolo.

 

 IV

 

 Bost atentatu jasoak dittu

 irriparra galdu gabe

 borroka armatuan dabiltzanek

 arrisku hori daukate;

 gogorki Herriarentzat, behar

 bada dena eman arte

 saririk ez du inoiz eskatu

 ezta "silloirikan" bat-e

 "Vascongadillok" zerbait ikasi

 beharrezkoa badute.

 

 V

 

 "Vascongadillok" damutu nahirik

 Euskadi nola ote saldu,

 zitalkeri ta maltzurkeriak

 ederki dute azaldu;

 hi hor ibili hinduen ea

 ote hintzaden damutu

 traidoren nahia hori zen edo

 bestela hobe akatu

 jakin bezate Euskal Herriak

 ezin duela barkatu.

 

 VI

 

 Alkala, Togo, Herrera, Cuba

 Panama ta Ocaņakin

 Huesca, Almeria, Ecuador, Langraitz

 Cavo Verde Darocakin;

 San Tome, errefuxiatuak .

 ta Carabanchel hirekin

 hire gogoa beti izango duk

 bai herri osoarekin

 indarra batuz Euskal Herria

 askatzeko elkarrekin.

 

 VII

 

 Denok batera berpizturikan

 euskara behin da betiko

 behin da betiko zazpi probintzik

 elkartzera iritsiko;

 langileriak helburuak lortu

 artean ez dik irikiko,

 behin da betiko denok pakean

 bizi ahal izateko

 Euskal Herriak munduan ate

 berri bat dik irikiko.

 

 VIII

 

 Adizak Txomin, hemen daduzkak

 gure asmo ta indarrak,

 ondo dakik hik mundu honetan

 ez gaittukela bakarrak

 gogor ari dittuk emakume

 gizon, gazte ta zaharrak

 hemendik aurrera begira ezak

 gure eztarri pizkorrak

 zer dioten "Aurrera bolie"

 ta gora gu ta gutarrak.

 


inprimatu