inprimatu
Ichas-ertzian
Izenburua:
Ichas-ertzian
Sinadura:
Agirre Badiola, Domingo (D.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre, Txomin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
562-565

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ichas-ertzian

 

Agirre, Domingo

 

 I.

 

 Zeru zabala goibela dago,

 Odeiak duaz aidean,

 Aisea gogor ate ta leio

 Oyuska irriñartean,

 Arbolak oker, eta orriak

 Igesi ekaitz aurrean,

 Andrak negarrez ichas aldera

 Eziñ egonik echean...

 Chalopak dira ichasoan ta

 Galerna dago gañean.

 

 II.

 

 Neguko arratsalde otz ta laburrean

 ¿Eztozue ikusi eskale zarra

 Burua makurrik, oñak arrastaka.

 Eta eziñ jasorik gorputz argala?

 

 ¿Ikusi eztozue, penaz beterikan;

 Ume zurtzik iñoiz, jaberik bage,

 Burutsik, oñutsik, ugarrez betea

 Ta buruaren duiñ, kalerik kale?

 

 Bada, or daguan aldra orretatik.

 Umecho batean gelditu leikez

 Agura-eskaleak eta ume zurtzak,

 T'alargun tristeak beti negarrez.

 

 -Ara bat!... Bestea!... Badatoz?... diñue

 ¡Iziarko Ama, erruki zaitez;

 Ichasoko Izar argitsua zara,

 Gugana ekarri egizuz arren!

 

 ¡Eztator geiago! Alperrik egozan

 Begiak botiaz ichas aldera

 Agiri ete zan bisutzen artetik

 Chalopa asterrenik gora edo bera.

 

 ¡Alperrik! Lanbroa, lausoa ta bitza

 Zan bakar bakarrik ikusten zana,

 Ekaitz indartsua aise eguetan

 Erraz menderatzen ichaso dana...

 

 Isill egozala, isill ta bildurrez

 Kanpai danbadacho ill bat entzuten,

 Biotza ebela larri ta saltoka,

 Begiak negarrez, t'ara nun daben

 

 Oñaztarri bizi bildurgarri batek

 Odei zeruko bat urratu oso

 Eta bat batera icharonik bage

 Trumoi gogorraren burrunbada jo.

 

 Ondorean barriz asten da chingorra

 T'euria gogotik zarraparradan,

 Ta uluaz, chilioz, saltoka igesi

 Jendia guztia banakatu zan.

 

 ...........................

 

 ¡Dana ez! Bakarrik aitzaren gañean

 Gelditu da oraindik emakume bat.

 ¡Aise-euri tartean zeñ gogorra dagon!

 ¿Nork artuko ezleuke arri zatitzat?

 

 Begira egizue: aiseak aidean

 Bere soiñ illuna pli pla darabill;

 Obiratz bateko dirudi bandera,

 Aitzian sartua, gorputza makill.

 

 Aise soñuaren tartean itua

 Diadar mintsu bat dator beria...

 ¿Eztozue entzun?... Iso, danok iso...

 Diadarrak diño: ¡Neure semia!...

 

 Jausi da andrea zentsuna galduta

 Aitzaren gañean oso osorik;

 Arri gogor eta ezemaguriak

 Beregan artu dan errukiturik.

 

 ¡O! seme bat eukan, seme bat kutuna!

 ¿Zelan ez zatitu aman biotza?

 ¡Olatuak bultzan legorrera badau

 Bere semearen gorputz illotza!!

 

 III.

 

 ¡Jaungoiko itzala! Zure egintza da gauza guztia

 Zuk pustu dozu ikaragarri ekaitz sendua

 Zuk dozu indartzen, zuk aidatuten dozu olatua

 Zuk dozu sortzen aise, euri, chingor t'edur zuria.

 Odei zeruko baltz izugarri keinatzallean

 Egun sentiko eguzki errañu gozuan legez,

 Lur barruetan gordeta-dagon sutokarian,

 Gau baketsuan, zeru urdiñeko izarren bidez,

 Beti ikusten da toki danetan zure besua

 An erakusten zeiñ zaran andi ta zeiñ altsua.

 

 ¿Zergatik, bada, gure Egillea, añ ona izanik

 Ipinten dozu Isate orren alisatea

 Negar, zispiro, malko samiña ta naigabea

 Ereiten sarri mundu onetan? Jauna, zergatik?...

 Baña ¡zer diñot! Parkatu egizu galde arrua.

 Mundu neurtuko gauzen, barririk ezpadot baldin,

 Egintza zure sakonen barri ¿zelan nik jakin?

 Gu gara egiñak auts piskategaz: ¡zu Jaungoikoa!

 Parkatu, Jauna, parkata egizu nire galdea;

 Beti egin bedi guregan zure borondatea.

 


inprimatu