Iparragirre ta Urretxua
Izazpik
Urretxuko herrian
jaioa suertez,
eta gu ezagunak
beraren bitartez.
Oroituko zaitugu
orain ehun urtez.
AGUR IPARRAGIRRE
herritarren partez.
Iparragirre zela
arlote pobrea,
ez zituen maitatzen
urre ta kobrea.
Gitarra zuelako
lagun bat hobea.
Urretxuak hor dauka
seme bat noblea.
Hainbeste kanta eder
eta herri kutsuz.
ez dira geldituak
zuk uste bezin huts.
Azkenerako bere
herriak bihurtuz.
Euskadi guztiaren
animaren gorputz.
Herri hau ez da hilko
inundik inola,
ixuri arte berak
daraman odola.
Zu sortu zinan lurrak
abesten du hola:
Gernikako haritza
bizirik dagola!!!
«Zozabarro» baserri
hortan zinan hila,
bertatikan joanaz
sariaren bila.
Merezi zituenak
zorionak mila,
betikoa gozatzen
gertatu dedila.
Sorterriak jai hauek
eskeintzen dizkitzu,
bizirikan bazeunde
bezela berdintsu.
Herritarrek lan egin
dutelako itsu;
GORA IPARRAGIRRE
TA GORA URRETXU!!!
|