inprimatu
Aritzari ta euskaldunei. (Amalauduna)
Izenburua:
Aritzari ta euskaldunei. (Amalauduna)
Sinadura:
Agirre Badiola, Domingo (D.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre, Txomin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
376

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aritzari ta euskaldunei. (Amalauduna)

 

Agirre, Domingo

 

 Otztasun andi bar zure inguruan,

 Arbola maitia, ikusten dogu;

 Zugaz aztu dira euskaldun semiak

 Ta bizitasunak dira amaitu.

 Ezta orri barririk zure adarretan,

 Adarrak guztiak yatzuz igartu;

 Geiyago eztaukazu zuk udabarririk,

 Galdu zara dana, betiko galdu.

 Eta egur igarrak sutarako dira,

 Goruetarako legez atsua;

 Igartua bada Gernikan arbola,

 Beragaz ein daigun danontzat sua:

 Eta euskal-semiak suaren onduan

 Egin daigun ondo atso-gorua.

 


inprimatu