inprimatu
Eneko aritza'ri
Izenburua:
Eneko aritza'ri
Sinadura:
Etxezaharreta, Lucien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezaharreta, Lucien

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
863.zk.
Orrialdea:
3

Eneko Aritza'ri

 

Etxezarreta, Lucien

 

 1

 

 Eneko,

 bazinaki nola den Herria,

 gaur,

 zure semek, ukatzen zaituzte,

 husten dira etxeak, edo,

 arrotzez betetzen...

 

 2

 

 Eneko,

 zuk azkartu arraza,

 gaur,

 herrestan, gakoturik daukate.

 Eskual odola,

 nagusien laudan...

 

 3

 

 Eneko,

 Orreagan, jakin bazinu,

 gaur,

 zure semek zer eginen zuten

 galduko zinuen...

 Bainan,

 

 4

 

 Eneko,

 irabazi duzu,

 adar etsaia ixildu duzu...

 gaur,

 

 5

 

 Eneko,

 ez zaitugu ukatu nahi,

 gaur,

 

 6

 

 Eneko,

 nahi dugu etxean nagusi.

 Gaur,

 

 7

 

 Eneko,

 badakigu,

 Herria dela atzarriko,

 piztuko,

 xutituko,

 

 8

 

 Eneko,

 zuk egin zinuen bezala,

 etsaia dugu suntsituko,

 eta berriz,

 Euzkadi altxatuko!


inprimatu